Zapatu-domekan jokatuko da Lagako surf txapelketa
Asteburu honetan jokatuko da Ibarrangeluko Laga hondartzako 2012k surf txapelketa. Hain zuzen, zapatu-domekan ariko dira surflariak lehian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, surf, boduboard eta longboard kategoriak egongo dira, neska zein mutiletan et...
Asteburu honetan jokatuko da Ibarrangeluko Laga hondartzako 2012k surf txapelketa. Hain zuzen, zapatu-domekan ariko dira surflariak lehian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, surf, boduboard eta longboard kategoriak egongo dira, neska zein mutiletan eta 18 urtez azpikoen eta nagusien mailan. Lagako Toki-Alai tabernan eman daiteke izena.
Antolatzaileek ez dute olatu handiegirik espero, “baina bai zer edo zer eta eguraldi ona, zapatuan behintzat”. Bihar, gainera, txapelketagaz bat eginez, udako denboraldiaren amaierako jaia be egingo dute, barbakoagaz eta Loon Vagos taldearen kontzertuagaz.