Basurdeek bosgarrena irabazi gura dute jarraian
Bizkaia Gernikak bosgarren partida irabazi gura du jarraian, denboraldi hasiera ikusgarriari jarraipena emoteko. Basurdeak sailkapenaren buruan daude, eta ez dute bertatik bajatu gura. Hala, atzetik doazen taldeekiko aldea mantentzeko, Atletico de Madr...
Bizkaia Gernikak bosgarren partida irabazi gura du jarraian, denboraldi hasiera ikusgarriari jarraipena emoteko. Basurdeak sailkapenaren buruan daude, eta ez dute bertatik bajatu gura. Hala, atzetik doazen taldeekiko aldea mantentzeko, Atletico de Madrid hartu beharko dute menpean, domekan. Garaipena lortzeko bidean, gainera, etxeko zaleen babesa izango dute bertokoek, Urbietan jokatuko baitute laugarren jardunaldia. Norgehiagoka 13:00etan hasiko da.
Atletico de Madrid iaz igo zen mailaz, baina oso ondo hasi du denboraldia. Madrildarrak sailkapenaren bosgarren postuan daude bederatzi puntugaz. Hala, bertokoek partida ona jokatu beharko dute denboraldiko bosgarren garaipena lortzeko.
Sailkapena:
- Bizkaia Gernika: 19 puntu (partida bat gehiago jokatuta)
- VRAC: 14 puntu
- Santboiana: 12 puntu
- Ampo Ordizia: 9 puntu
- Atletico de Madrid: 9 puntu
- Hernani: 9 puntu
- Complutense: 7puntu
- Cetransa El Salvador: 6 puntu
- Ciencias Cajasol: 5 puntu
- Universidad Vigo: 2 puntu
- Getxo Artea: 1 puntu
- La Vila: 1 puntu