Gernika Futbol Taldeak garaipena ezagutu barik jarraitzen du, ligako bost jardunaldi jokatuta. Joan den zapatuan, esaterako, azken sailkatuaren kontra jokatu zuten gernikarrek, baina puntu bakarragaz bueltatu ziren Azkoitiatik (Gipuzkoa) Hain zuzen, 0-...
Astran bertan bildu ziren zapatu arratsaldean 2km parte hartze prozesuagaz bat egin dutenek. Hainbat izan ziren asanblean parte hartu zuten lagunak. Besteak beste, azken hilabeteetan emandako urratsak azaldu zituzten. Halaber, datozen asteetan aurrera ...
Bidegorridxe Gernika-Lumon ekimena “bizikletan seguru, egunerokotasunean eta eroso ibiltzeko beharrezkoa” den bidegorriaren aldeko izenpeak biltzen hasi da asteburuan, 2010ean 50 bat elkarteren babesagaz hasitako bideari jarraipena emanez. Mugikortasun Iraunkorraren Astea baliatuta ekin dio kanpaina berriari, eta helburua “Gernika-Lumoko herritarrek orain arte zabal eta ozen adierazi duten nahia bidegorriaren agirietan jasota” geratzea da. Halaber, “Gernika-Lumoko Udalak bizikleten eta bidegorriaren inguruan erakutsi duen interes ezari erantzun egokia eta irmoa” eman gura diote. “Sinatzaileek udal gobernuari exijituko diote bete dezala, hitzez hitz, Gernika-Lumoko udalbatzak onartutako mozioa”. Gernika-Lumoko Udalbatzak 2011ko martxoaren 30ko osoko bilkuran aho batez onartutako Bidegorridxe Gernika-Lumon Ekimenak sustatutako mozioa: Gernika-Lumoko Udaleko formazio politikoak Bidegorridxe Gernika-Lumon Manifestuaren berri izan du, hain zuzen ere, gure hiribilduan bizikletaren erabilera bultzatu eta, orokorrean, mugikortasun iraunkorra ahalbidetzearen alde egiten duena. Manifestu hau Gernika-Lumoko gizarte, kirol eta hezkuntza arloko erakunde ugarik eta anitzek bultzatu eta babestu dute. Ezinbestekotzat jotzen dugu mugikortasuna iraunkorra sustatzea Gernika-Lumon zein Busturialdea-Urdaibaiko eskualdean. Bizikletaren erabilera normalizatu eta seguruak, gure hiribildua zirkulazio ziklablera egokitzeko neurriek lagundurik, Gernika-Lumoren mugikortasuna, bizi-kalitatea eta ingurumena hobetzen lagunduko dute. Ondorioz, bat egiten dugu Bidegorridxe Gernika-Lumon Manifestuaren edukiarekin (ikus eranskina). Horregatik, Osoko Bilkurara ekarri dugu ondoko MOZIOA, Gernika-Lumoko Udalak aintzat har ditzan hurrengo eskaerak: Mugikortasun iraunkorra bultzatzea, batez ere [...]
Mendatan jokatu da asteburuan Busturialdeko Herri Arteko Sokatira Txapelketaren azken saioa. Azken saio hori bermeotarrek irabazi duten arren, sailkapen orokorrean Muruetak mantendu du lehen postua, txapelketa eskuratuz. Iaz be muruetarrak nagusitu ziren. Sailkapena: Murueta (43 puntu) Mendata (34 puntu) Bermeo (31 puntu) Forua (29 puntu) Arratzu (19 puntu) Nabarniz (10,5 puntu) Kortezubi (9 puntu) Busturia (1,5 puntu)
Bost jardunaldi itxaron behar izan dituzte, baina dagoeneko, Bermeoko futbol zaleek denboraldiko lehen garaipenagaz gozatzeko aukera izan dute. Hain zuzen, joan den asteburuan 2-0 irabazi zuten bertokoek, Zallaren kontra. Zalla hirugarren mailako talde sendoenetako bat da, eta horrenbestez, garaipen handia lortu du Bermeok. Bermeotarrek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, eta zallarrek, ez zuten zurrikiturik aurkitu erasoan. Golak, halanda be, bigarren zatian heldu ziren. Koldo Berasaluzek 65. minutuan sartu zuen lehenengo gola, eta bost minutu beranduago, Josu Santamariak egin zuen bigarrena. Parida bat irabazita eta lau bardinduta, Bermeokoak sailkapen nagusiko seigarren postuan daude, zazpi puntugaz. Hala, denboraldi hasiera edarra egiten dabil bertoko taldea, helburua hirugaren mailan mantentzea baita.
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Hegaztien Koloreak argazki lehiaketa antolatu du Hegaztien Mundu Mailako Egunaren ospakizuna dela eta. Nazioartean ospatzen den eguna da eta urriaren 2an izango da. Egun horrekin hegazti espezie desberdinen ...
Irrien Lagunen Klubaren II. Egunak irriz eta kolorez jantzi du Gernika-Lumo. Domekan, goizean goiz hasita, giro ona sortu zen herrian, bertan bildu baitziren klubaren jarraitzaile, harpidedun eta lagunak. Pasealekuan oholtza nagusia, puzgarriak, haurre...
Bizkaia Gernika Rugby taldeak erraz irabazi du Cetransa El Salvadorren aurka asteburuan Urbietan jokatutako partida, 51-14 irabazi baitute basurdeek Valladolideko taldearen aurka. Partida hasieratik amaierara arte, bere nagusitasuna erakutsi dute gerni...