Azken sailkatuaren kontra bardindu du Gernikak
Gernika Futbol Taldeak garaipena ezagutu barik jarraitzen du, ligako bost jardunaldi jokatuta. Joan den zapatuan, esaterako, azken sailkatuaren kontra jokatu zuten gernikarrek, baina puntu bakarragaz bueltatu ziren Azkoitiatik (Gipuzkoa) Hain zuzen, 0-...
Gernika Futbol Taldeak garaipena ezagutu barik jarraitzen du, ligako bost jardunaldi jokatuta. Joan den zapatuan, esaterako, azken sailkatuaren kontra jokatu zuten gernikarrek, baina puntu bakarragaz bueltatu ziren Azkoitiatik (Gipuzkoa) Hain zuzen, 0-0 bardindu zuten Anaitasunaren kontra.
Gernikarrek, partida kontrolatu zuten, baina ez zuten asmatu atezainaren aurrean. Anaitasunak ordu bete inguru jokalari bat gutxiagogaz jokatu arren, bertokoak ez ziren gai izan gola sartzeko. Bost partida jokatuta, Gernikak gol bakarra sartu du.
Gernika-Lumokoak sailkapen nagusiko hamazazpigarren postuan daude, lau puntugaz. Anaitasuna azken sailkatua bi puntura dute bertokoek.