Denboraldiko lehen garaipena lortu du Bermeok
Bost jardunaldi itxaron behar izan dituzte, baina dagoeneko, Bermeoko futbol zaleek denboraldiko lehen garaipenagaz gozatzeko aukera izan dute. Hain zuzen, joan den asteburuan 2-0 irabazi zuten bertokoek, Zallaren kontra. Zalla hirugarren mailako talde sendoenetako bat da, eta horrenbestez, garaipen handia lortu du Bermeok. Bermeotarrek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, eta zallarrek, ez zuten zurrikiturik aurkitu erasoan. Golak, halanda be, bigarren zatian heldu ziren. Koldo Berasaluzek 65. minutuan sartu zuen lehenengo gola, eta bost minutu beranduago, Josu Santamariak egin zuen bigarrena. Parida bat irabazita eta lau bardinduta, Bermeokoak sailkapen nagusiko seigarren postuan daude, zazpi puntugaz. Hala, denboraldi hasiera edarra egiten dabil bertoko taldea, helburua hirugaren mailan mantentzea baita.
Bost jardunaldi itxaron behar izan dituzte, baina dagoeneko, Bermeoko futbol zaleek denboraldiko lehen garaipenagaz gozatzeko aukera izan dute. Hain zuzen, joan den asteburuan 2-0 irabazi zuten bertokoek, Zallaren kontra. Zalla hirugarren mailako talde sendoenetako bat da, eta horrenbestez, garaipen handia lortu du Bermeok.
Bermeotarrek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, eta zallarrek, ez zuten zurrikiturik aurkitu erasoan. Golak, halanda be, bigarren zatian heldu ziren. Koldo Berasaluzek 65. minutuan sartu zuen lehenengo gola, eta bost minutu beranduago, Josu Santamariak egin zuen bigarrena.
Parida bat irabazita eta lau bardinduta, Bermeokoak sailkapen nagusiko seigarren postuan daude, zazpi puntugaz. Hala, denboraldi hasiera edarra egiten dabil bertoko taldea, helburua hirugaren mailan mantentzea baita.