Irriak, kolorea eta festa
Irrien Lagunen Klubaren II. Egunak irriz eta kolorez jantzi du Gernika-Lumo. Domekan, goizean goiz hasita, giro ona sortu zen herrian, bertan bildu baitziren klubaren jarraitzaile, harpidedun eta lagunak. Pasealekuan oholtza nagusia, puzgarriak, haurre...
Irrien Lagunen Klubaren II. Egunak irriz eta kolorez jantzi du Gernika-Lumo. Domekan, goizean goiz hasita, giro ona sortu zen herrian, bertan bildu baitziren klubaren jarraitzaile, harpidedun eta lagunak. Pasealekuan oholtza nagusia, puzgarriak, haurrentzako tailerrak eta ikuskizun nagusiak egon ziren, tartean, Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek taularatutako Zazpikoloroa ikuskizuna. Eguraldia lagun, umeek ez zuten atsedenerako tarterik eduki.