‘Hegaztien koloreak’ argazki lehiaketa martxan da Madariaga Dorretxean
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Hegaztien Koloreak argazki lehiaketa antolatu du Hegaztien Mundu Mailako Egunaren ospakizuna dela eta. Nazioartean ospatzen den eguna da eta urriaren 2an izango da. Egun horrekin hegazti espezie desberdinen ...
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Hegaztien Koloreak argazki lehiaketa antolatu du Hegaztien Mundu Mailako Egunaren ospakizuna dela eta. Nazioartean ospatzen den eguna da eta urriaren 2an izango da. Egun horrekin hegazti espezie desberdinen kontserbazioaren garrantzia nabarmendu gura dute.
Txapelketa horretan gura duten guztiek parte har dezaketela jakinarazi dute. Aurkeztu beharreko argazkiak Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko antolatu duen jarduera desberdinetakoa izan daiteke, hegaztien biziraupenak duen garrantzia irudikatzen duten argazkiak edota hegaztiek jasaten dituzten inpaktu desberdinak irudikatzen dituztenak.
Urriaren 2ra arte
Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 2a izango da eta parte hartzaileek partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora bidali beharko dituzte argazkiak, asuntoan Hegaztien Koloreak ipinita. Argazkiari atxikita azalpen txikia emoten duen 20 berba baino gutxiagoko testu bat bidali beharko dute eta parte hartzailearekin harremanetan ipintzeko beharrezkoak diren datuak be. Parte hartzaileek, gainera, zentroak Facebook sare sozielean duen perfilera igo beharko dituzte argazkiak.
Saridunaren izen-abizenak Euskadiko Biodibertsitate Zentroko webgunean (www.torremadariaga.org) jakinaraziko dituztela azaldu dute.