Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zentzua eta Iraunkortasuna ekimenaren baitan, Liam Gillick (Erresuma Batua, 1964) artistak Gernika-Lumoko Astra eraikina aukeratu zuen bere artelana jartzeko, eta atzo, hura bisitazera joan zen. Astraz gain, beste hainbat...
Busturialdeko Herrien Arteko Sokatira Txapelketa zapatuan amaituko da, talde parte hartzaileek Mendatan jokatuko duten azkenengo saioagaz. Denboaldiko azken tiraldia, 12:30ean hasiko da Eleizalde auzoko frontoian, eta antolatzaileek “giro edarra” egotea espero dute. Hala, herri kirol zaleek primeran pasatzeko aukera izango dute. Jabier Ondarza Muruetako alkateak azaldu duenez, zapatuko tiraldian sei taldek parte hartuko dute: Arratzuk, Bermeok, Foruak, Mendatak, Muruetak eta Nabarnizek. Denboraldi hasieran zortzi taldek parte hartzen zuten txapelketan, baina Kortezubik eta Busturiak txapelketa utzi behar izan dute, azken tiraldia jokatu aurretik. Ondarzak dioenez, “taldea osatzeko arazoak” izan dituzte denboraldi erdian. Orain arte jokatutako tiraldi guztiak irabazita, Muruetako taldeak matematikoki irabazi du txapelketa, azken jardunaldia jokatu aurretik. Muruetarrak jaun eta jabe izan dira aurten, eta irabazlearen txapela jantziko dute hirugarren urtez jarraian.
Laugarren urtez jarraian, Euskal jaia ospatuko dute urriaren 6an, Gernika-Lumoko bizilagunek, herriari euskal giroa emoteko asmoz. Goizargi Etxeandia jaietako zinegotziak azaldu bezala, herri guztiarentzako jaia izango da, eta Jai batzordeak gustu handiagaz egindakoa, gainera. Aurtengo Euskal jaiak badakar barritasunen bat edo beste; herri bazkariari dagokionez, esaterako, umeentzako menu berezia egongo da aurten, 8 eurotan, helduenagaz batera; azken hori 15 eurotan. Bazkarirako txartelak eta zapiak honako tokietan jarri dituzte salgai: Turismo Bulegoan, kultur etxean eta Auzokoa, Lagun-etxea eta Etxarte tabernetan.Bestalde, taloen txosna aurten egun guztian zehar egongo da zabalik. Egunean bertako egitarauaz gain, urriaren 4ean hitzaldia emongo du Iraultza taldeko Ramon Garciak, 20. mende hasierako euskal jantzi tradizionala izenburupean. 19:30ean emongo diote hasiera hitzaldiari, Pasealekuko frontoian. Leku berean, baina egun bat beranduago, euskal jaiko dantza saio orokorra egingo dute, 20:00etan hasita. EGITARAUA Urriak 6 09:00etan. Azoka berezia: sukalkia eta ardoa, Merkatu plazan. 10:00-15:00. Umeen txokoa. Ehunzangoak antolatuta, Merkatu plazan. 12:00etan. Txupinazoa, Arrano kultur taldearen eskutik. Ostean, kupel zabaltzea eta taloen txosna, Merkurio iturrian. Herriko kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea. Elai Alai dantza taldea eta Erro Bat Baionako dantza taldea. Segundo Olaeta musika ekolako trikitilariak eta txistulariak. Gazteak taldearen txistu, trikitixa, gaita eta kalejira Ondalan erraldoien konpartsarekin. 13:00etan. Pertsonai mitologikoak egongo dira, [...]
15 urte bete barri dituzu? Oraindik ezin duzu garagardorik hartu tabernan, ezin duzu tabakorik erosi eta, jakina, ezin duzu autorik gidatu edo bozkatzera joan. Badira ikusi beharko ez zenituzkeen zenbait film. Eskatu be ezin duzu lanik eskatu enpresa batean. Oraindik ez duzu adin egokirik helduen munduan parte hartzeko; salbuespen bategaz: fusila har dezakezu sorbaldan, eta gerrara joan. Nazioarteko legediak baimendu egiten du. Gordinak izan ohi dira edozein gerrak uzten dituen irudiak; are gordinagoak irudi horien protagonista nagusiak umeak direnean. Errealitate horren gordintasuna agerian uztera dator Gernika-Lumoko Bakearen Museoak Bakearen Nazioarteko Egunaren harira bihar zabalduko duen Hegan egitea debekatua: haurtzaroa eta gatazka armatuak erakusketa. Iratxe Momoitio museoko zuzendariaren hitzetan, «apurtzen den haurtzaroaren» isla izatera dator lagina. Hala, hamasei argazkilari ospetsuk hartutako 36 irudik osatzen dute erakusketa. El Salvador, Ruanda, Angola, Kolonbia, India, Peru, Iran… dira argazkion kokapenak, baina izan zitezkeen beste asko eta asko. Izan be, gaur egun «300.000 bat neska-mutil erreklutatzen dituzte munduan zehar dauden ia hogei gatazka armatuetan soldadu lanetarako». Zazpi ataletan banatuta, «gerrak eta indarkeriaren kulturak populazioaren sektorerik zaurgarrienean dituzten ondorioei buruzko datuak eta azalpenak eskaintzen ditu erakusketak, irudi zirraragarriekin batera». Irudi zein azalpenen bidez, «gerran dagoen herri bateko ume batek nolako egoerak bizi behar izaten dituen erakusten [...]
Bizkaia Gernikak martxa onean hasi du liga, eta ez du geratu gura. Jokatutako bi partidak irabazita, basurdeak sailkapenaren goikaldean daude, eta zapatuko partidaren ostean, leku bardinean jarraitu gura dute. Hala, helburu argi bat dute buruan: Cetransa El Salvadorren (Valladolid; Espainia) kontrako partida irabaztea. Norgehiagoka Urbietko zelaian jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. El Salvador Ohorezko Mailako bigarren sailkatua da, baina Bizkaia Gernikak partida bat gehiago jokatu du. Hala, gernikarrek Hernaniren kontrako partida galdu izan balute, gaztelarrekin bardinduta egongo lirateke, baina partida bat gehiago jokatuta. Jorge Gimenez basurdeen entrenatzaileak jakinarazi duenez, partida “oso garrantzitsua” da asteburukoa. Irabaziz gero, puntu errenta mantenduko luke taldeak, baina galduz gero, errenta guztia galduko luke. Hala, “irabaztea aukera bakarra” da entrenatzailearentzat.
Dena dago prest Gernika-Lumon domekan Irrien Lagunen Klubaren II. Eguna hartzeko. Irrien Lagunekin batera, herriko taldeak eta eragileak be ibili dira jaialdiaren antolakuntzan beharrean. Asko dira denen artean prestatutako jarduerak. Egitaraua: 1. gunea, Pasealekua (+5 urte) - Arkupeetan. 10:00etatik 18:30era bitartean, puzgarriak eta haurren tailerrak (Txatxilipurdi). - Seber Altube auditorioan. 15:30ean, Elai-Alai dantzari taldearen ekitaldia. - Oholtzan: 10:30ean, Kultura plazara ikuskizuna (Irrien Lagunak Kluba). 11:00etan, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolaren emanaldia. 11:00etatik aurrera, Euskolabel dastaketa. 1.000 pintxo banatuko dituzte. 12:00etan, sari banaketa. 12:30ean, Zazpikoloroa ikuskizuna (Katxiporreta). 14:00etan, entzierroa eta buruhandiak Merkatu plazarantz. 16:30ean, flash mob-a. 17:00etan, kantu eta dantza ikuskizuna (Irrien Lagunak Kluba). Oharra. Euria eginez gero Pasealekuan egitekoak diren ekitaldi guztiak Jai Alai frontoian egingo dituzte. 2. gunea, merkatu plaza (-5 urte) 10:00etatik aurrera egun osoan, Pupu eta Lore puzgarria (Txatxilipurdi). 10:00etatik eguerdira arte, haurrentzako tailerrak (Txatxilipurdi). 11:00etatik eguerdira arte, kirol egokituen jolasak (kirol elkarteak). 12:30ean, kalejira Gernika-Lumoko Elai-Alai dantza taldeagaz. 14:00etan, bazkari herrikoia (Seber Altube ikastola). 15:00etan, apar festa eta ur jolasak (Txatxilipurdi). Lizeo Antzokia 11:00etan eta 14:00etan, Eguzkiaren bidaia ikuskizuna (Irrien Lagunak Kluba). 15:00etan, Gernika-Lumoko Emakide antzerki taldea (Emakide).