Basurdeek hirugarren partida irabazi gura dute jarraian
Bizkaia Gernikak martxa onean hasi du liga, eta ez du geratu gura. Jokatutako bi partidak irabazita, basurdeak sailkapenaren goikaldean daude, eta zapatuko partidaren ostean, leku bardinean jarraitu gura dute. Hala, helburu argi bat dute buruan: Cetransa El Salvadorren (Valladolid; Espainia) kontrako partida irabaztea. Norgehiagoka Urbietko zelaian jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. El Salvador Ohorezko Mailako bigarren sailkatua da, baina Bizkaia Gernikak partida bat gehiago jokatu du. Hala, gernikarrek Hernaniren kontrako partida galdu izan balute, gaztelarrekin bardinduta egongo lirateke, baina partida bat gehiago jokatuta. Jorge Gimenez basurdeen entrenatzaileak jakinarazi duenez, partida “oso garrantzitsua” da asteburukoa. Irabaziz gero, puntu errenta mantenduko luke taldeak, baina galduz gero, errenta guztia galduko luke. Hala, “irabaztea aukera bakarra” da entrenatzailearentzat.
Bizkaia Gernikak martxa onean hasi du liga, eta ez du geratu gura. Jokatutako bi partidak irabazita, basurdeak sailkapenaren goikaldean daude, eta zapatuko partidaren ostean, leku bardinean jarraitu gura dute. Hala, helburu argi bat dute buruan: Cetransa El Salvadorren (Valladolid; Espainia) kontrako partida irabaztea. Norgehiagoka Urbietko zelaian jokatuko dute, 17:00etatik aurrera.
El Salvador Ohorezko Mailako bigarren sailkatua da, baina Bizkaia Gernikak partida bat gehiago jokatu du. Hala, gernikarrek Hernaniren kontrako partida galdu izan balute, gaztelarrekin bardinduta egongo lirateke, baina partida bat gehiago jokatuta.
Jorge Gimenez basurdeen entrenatzaileak jakinarazi duenez, partida “oso garrantzitsua” da asteburukoa. Irabaziz gero, puntu errenta mantenduko luke taldeak, baina galduz gero, errenta guztia galduko luke. Hala, “irabaztea aukera bakarra” da entrenatzailearentzat.