Bermeok eta Gernikak zapatuan jokatuko dute
Bermeoko eta Gernika-Lumoko futbol taldeek zapatuan jokatuko dute Hirugarren Mailako bosgarren jardunaldia. Busturialdeko bi taldeek partidarik irabazi barik jarraitzen dute, eta etzi, denboraldi hasierako bolada txarrari amaiera emon gura diote.
Bermeo, esaterako, Zallaren kontra lehiatuko da, 17:30etik aurrera. Bermeotarrek Itxasganen jokatuko dute, eta horrenbestez, etxeko zaleen babesean arituko dira.
Gernika Anaitasunaren kontra
Gernikak, Anaitasunaren (Azkoitia; Gipuzkoa) kontra jokatuko du, 16:45etik aurrera. Hiru puntu lortuta, eta gol bakarra sartuta, gernikarrek lehenbailehen hasi behar dute partidak irabazten. Ustez, ligako talderik sendoenetako bat da bertokoa, baina momentuz, ez dabiltza fin.