Duela sei urte Ereñoko Raid-a lehenengo biderrez antolatu zutenetik gauzak asko aldatu dira. 2007ko lehenengo zaldi lasterketa horretan hamabost zaldizkok parte hartu zuten, baina ordutik, asko hazi da Ereñoko lasterketa, zonaldeko probarik garrantzi...
Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan (BUP) sartzeko eskari formala egitea onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek aurkako botoa emon zuten, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskaintzen duena be baloratu beharko litzatekeela iritzita. Busturialdeko Ur Partzuergoan sartzeko eskari formala egitearena Bermeoko Udalak emoten duen lehenengo urratsa da, eta hurrengo pausoa partzuergoan sartzeko baldintza ekonomikoak eta teknikoak negoziatzea litzatekeela jakinarazi zuen Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek bai udalbatzarrean zein ostean emondako prentsaurrekoan. Hirugarren pausoa BUPen kontseilu orokorrak Bermeoko Udalaren sarrera onartzea litzateke, eta laugarrena eta azkena osoko bilkuran sarrera onartzea. Datorren urtean Lamiarango araztegia martxan hastea dago aurreikusita. Horregatik, Bidegurenen ustez, «partzuergo batean egotearen beharra egongo da, udalak ezingo baitio aurre egin uraren ziklo osoaren kudeaketari». «Aukerarik logikoena» «Busturialdean gaudenez, eskualdeko gainerako herrien modura, partzuergo honetan egotea aukerarik logikoena dela uste dugu», nabarmendu zuen alkateak, nahiz eta Bilbao Bizkaiarena be aztertu duten esan. «Prezio garestiak medio», BUPekin 2010. urtean sinatutako akordioa bertan behera utzi zuen iazko abenduan udalak, nahiz eta hurrengo sei hilabeteetan horrekin jarraitu behar izan duten – hil honetan amaitzen da–. «Ez geunden prest neurriz kanpoko prezio horiek onartzeko». Gainera, nahiz eta prezio horiek negoziatu zituzten, Bermeokoak Busturialdeko garestienak direla aipatu du alkateak. Bidegurenek azaldu legez, «BUPen [...]
Osakidetzako iturriek jakinarazi dutenez, Gernika-Lumoko bereizmen handiko zentroa zabaltzea ez dago euren «lehentasun handienen» artean; izan be, horien ustetan, «nahiko ondo erantzuten zaie eskualdeko herritarren premiei». Halaber, eskualdean hainbat bide-proiektu daudela, eta horiek abiaraztean Galdakaoko ospitalera joateko herritarrek errezago izango dutela diote. Orain bost urte ireki behar zuten Gernikaldea bereizmen handiko zentroa. Halanda be, arazoak izan ditu hasieratik, eta horrenbestez, atzerapenak izan ditu. Erradiologia gunea izan da, besteak beste, arazo gehien sorrarazi dituena. Gaur egun, baina, gune hori egokituta dago, Osakidetzakoen arabera; orain, zentroko higiezinak adjudikatzeko lehiaketa abiaraziko dutela jakinarazi dute. Dena den, zentro barria 2012. urtearen amaieran zabaltzea aurreikusten dute Osakidetzakoek. Zazpi urte igaro dira bereizmen handiko zentroa eraikitzen hasi zirenetik, eta bertan 70 ohe izango zirela jasotzen zuen hasierako proiektuak. Dena den, oherik ez du izango zentro barriak; hala baieztatu zuen bere garaian Galdakaoko ospitaleko gerenteak. «Han egingo diren ebakuntza guztiak ospitalizaziorik behar ez dituzten ebakuntzak izango dira». Bereizmen handiko zentroa «berehala» zabal dezan eskatu dio EAJk Eusko Jaurlaritzari 70.000 herritarrei zerbitzua emoteko aukera izango duen Gernika-Lumoko bereizmen handiko zentroa «berehala» zabal dezan eskatu dio EAJ taldeak Eusko Jaurlaritzari, Unai Rementeria EAJko bozeramaileak aurkeztutako Ez Arauzko Proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan onartuta. Proposamen horren bitartez, «beharrrezkoak diren izapideak egin [...]
Eako herritarrentzat jai egun handia da gaurkoa, eta goizean goizetik jai giroa nagusitu da herriko kaleetan. Hain zuzen, San Joan jaietako egitarauaren barruan, eatarren eguna ospatuko dute gaur herriko biztanleek. Urtero legez, jaietako azken eguna ...
Mendatarrek Peru Harri Museoa (Leitza; Nafarroa) bisitatuko dute zapatuan. Udaletik azaldu dutenez, izena emoteko epea gaur zarratuko dute, eta horrenbestez, lehenbailehen apuntatzea gomendatu dute. Izena emoteko, Udalak bi telefono zenbaki jarri ditu ...