Jai giro aparta eatarren egunean
Eako herritarrentzat jai egun handia da gaurkoa, eta goizean goizetik jai giroa nagusitu da herriko kaleetan. Hain zuzen, San Joan jaietako egitarauaren barruan, eatarren eguna ospatuko dute gaur herriko biztanleek. Urtero legez, jaietako azken eguna ...

Eako herritarrentzat jai egun handia da gaurkoa, eta goizean goizetik jai giroa nagusitu da herriko kaleetan. Hain zuzen, San Joan jaietako egitarauaren barruan, eatarren eguna ospatuko dute gaur herriko biztanleek. Urtero legez, jaietako azken eguna kaxarrankagaz hasi da. Herriko kaleetatik zehar ohol baten gainean egin zuen dantzan herriko dantzari batek.
Fanfarriagaz lagunduta poteoa egin ostean, bestalde, erreka jaitsieraren txanda helduko daarratsaldean. Hala, busti-busti eginda amaitu dute gehienek. San joan jaiei amaiera edarra emoteko, musika nagusituko da Busturialdeko kostaldeko herrian. Iluntzean perkusio talde batek joko du, eta gaua heldutakoan, erromerian dantza egiteko aukera izango dute festazaleek.