Osakidetzak ez du lehenesten bereizmen handiko zentroa zabaltzea
Osakidetzako iturriek jakinarazi dutenez, Gernika-Lumoko bereizmen handiko zentroa zabaltzea ez dago euren «lehentasun handienen» artean; izan be, horien ustetan, «nahiko ondo erantzuten zaie eskualdeko herritarren premiei». Halaber, eskualdean hainbat bide-proiektu daudela, eta horiek abiaraztean Galdakaoko ospitalera joateko herritarrek errezago izango dutela diote. Orain bost urte ireki behar zuten Gernikaldea bereizmen handiko zentroa. Halanda be, arazoak izan ditu hasieratik, eta horrenbestez, atzerapenak izan ditu. Erradiologia gunea izan da, besteak beste, arazo gehien sorrarazi dituena. Gaur egun, baina, gune hori egokituta dago, Osakidetzakoen arabera; orain, zentroko higiezinak adjudikatzeko lehiaketa abiaraziko dutela jakinarazi dute. Dena den, zentro barria 2012. urtearen amaieran zabaltzea aurreikusten dute Osakidetzakoek. Zazpi urte igaro dira bereizmen handiko zentroa eraikitzen hasi zirenetik, eta bertan 70 ohe izango zirela jasotzen zuen hasierako proiektuak. Dena den, oherik ez du izango zentro barriak; hala baieztatu zuen bere garaian Galdakaoko ospitaleko gerenteak. «Han egingo diren ebakuntza guztiak ospitalizaziorik behar ez dituzten ebakuntzak izango dira». Bereizmen handiko zentroa «berehala» zabal dezan eskatu dio EAJk Eusko Jaurlaritzari 70.000 herritarrei zerbitzua emoteko aukera izango duen Gernika-Lumoko bereizmen handiko zentroa «berehala» zabal dezan eskatu dio EAJ taldeak Eusko Jaurlaritzari, Unai Rementeria EAJko bozeramaileak aurkeztutako Ez Arauzko Proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan onartuta. Proposamen horren bitartez, «beharrrezkoak diren izapideak egin [...]
Osakidetzako iturriek jakinarazi dutenez, Gernika-Lumoko bereizmen handiko zentroa zabaltzea ez dago euren «lehentasun handienen» artean; izan be, horien ustetan, «nahiko ondo erantzuten zaie eskualdeko herritarren premiei». Halaber, eskualdean hainbat bide-proiektu daudela, eta horiek abiaraztean Galdakaoko ospitalera joateko herritarrek errezago izango dutela diote.
Orain bost urte ireki behar zuten Gernikaldea bereizmen handiko zentroa. Halanda be, arazoak izan ditu hasieratik, eta horrenbestez, atzerapenak izan ditu. Erradiologia gunea izan da, besteak beste, arazo gehien sorrarazi dituena. Gaur egun, baina, gune hori egokituta dago, Osakidetzakoen arabera; orain, zentroko higiezinak adjudikatzeko lehiaketa abiaraziko dutela jakinarazi dute. Dena den, zentro barria 2012. urtearen amaieran zabaltzea aurreikusten dute Osakidetzakoek.
Zazpi urte igaro dira bereizmen handiko zentroa eraikitzen hasi zirenetik, eta bertan 70 ohe izango zirela jasotzen zuen hasierako proiektuak. Dena den, oherik ez du izango zentro barriak; hala baieztatu zuen bere garaian Galdakaoko ospitaleko gerenteak. «Han egingo diren ebakuntza guztiak ospitalizaziorik behar ez dituzten ebakuntzak izango dira».
Bereizmen handiko zentroa «berehala» zabal dezan eskatu dio EAJk Eusko Jaurlaritzari
70.000 herritarrei zerbitzua emoteko aukera izango duen Gernika-Lumoko bereizmen handiko zentroa «berehala» zabal dezan eskatu dio EAJ taldeak Eusko Jaurlaritzari, Unai Rementeria EAJko bozeramaileak aurkeztutako Ez Arauzko Proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan onartuta.
Proposamen horren bitartez, «beharrrezkoak diren izapideak egin ditzatela eta, ondorioz, zentroa berehala zabaltzeari ekin diezaiotela, atzerapinik gabe, Busturialde ea eta Lea Artibai eskualdeetarako aurreikusten diren berezitasunetako osasun zerbitzua emote aldera», eskatu diote jeltzaleek.
Rementeriak gogorazi duenez, 2005etik 2009era arteko agintaldian adostu zuen Eusko Jaurlaritzak Gernika-Lumon Bereizmen Handiko Zentroa eraikitzea eta martxan jartzea, Busturialdean eta Lea Artibain espezialitate batzuetako osasun zerbitzua emoteko asmoz.
EAJkoen arabera, gaur egun, «eraikina amaituta eta martxan jartzeko moduan» dago, aipatutako eskualde bietan «kalitatezko zerbitzua» emon ahal izateko. Halanda be, urte amaiera arte edo datorren urte hasierara arte ez dutela zentroa irekiko jakin dute jeltzaleek komunikabideen bitartez. Erabaki horrek zentroaren funtzionamenduan «atzerapen barria» suposatzen duela esan dute.