Errigoitiko alkate Iñaki Madariagak epailearen aurrean deklaratu du gaur goizean iazko udal hauteskundeetan, ustez, «errolda faltsuak» egiteagatik. Epailearen aurrean egindako deklarazioa «oso laburra» izan zela esan du akusazioaren abokatu Jone...
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko triatloia irabazi du, bigarren urtez jarraian. Gernikarrak iazko garaipena errepikatzeko helburua zuen lasterketa hasi aurretik, eta bete-betean asmatu zuen. Bizikleta gainean erakustaldia emonda, “garaipen handia” lortu zuen etxetik hurbil. Dioenez, “oso pozgarria” izan da irabaztea, eguraldi txarrak “gogortasuna gehitu” baitzion probari. Elgezabalek azaldu duenez, eguraldiak asko sufriarazi zien korrikalari guztiei, baina “nahiko ondo” moldatu zen baldintza txarretan. “Bizikleta gainean teknika gehiago behar da euripean, eta ondo etorri zitzaidan egia esan” aitortu du. Bizikletagaz, esaterako, sei bat minutuko aldea atera zien lasterketa irabazteko zenbait hautagairi. Halanda be, nahiago du “eguraldi hobea” egitea.
Mundakako Arraun taldeak Bizkaiko trainerilla txapelketa irabazi du, gazteen mailan. Batelen bizkaiko txapelketan bezala, mundakarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi dute trainerilla txapelketan. Bertokoek erraz irabazi zituzten txapelketaren bi egune...
Nazioen Txapelketaren bi partidak galduta, Euskadiko selekzioa esku hutsik bueltatu da Noiatik (Galiza). Lehenengo partida 51-61 galdu zuten galiziarren kontra, eta bigarren partida bestalde, 74-54 galdu zuten Katauniako selekzioaren kontra. Hala, txapelketaren azken postuan sailkatu da Euskadiko selekzioa. Gernika KESBeko zazpi kidek jokatu zuten euskadiko selekzioagaz: Izaskun Garcia, Judith Monasterio, Nerea Moreno eta Maite Goiriena jokalariak, Mario Lopez entrenatzailea, Naia Fernandez delegatua, eta Jone Candina fisioterapeuta.
Urdaibai eskubaloi taldeak ezin izan du Kopako finala irabazi, denboraldiari amaiera borobila emoteko. Liga irabazita eta Bizkaiko A mailan jokatzeko txartela eskuratuta, bertokoek Kopa tituluagaza agurtu gura zuten 2011-2012 denboraldia, baina Erandio...
Asteburuan izan den XVIII. Arrain Azokak salmenta aurreikuspenak bete ditu Bermeoko Udalak egindako balorazioaren arabera. Horien esanetan, «kasu gehienetan, enpresa erakusleen helburuak lortu dira». Eguraldi txarraren ondorioz, espero zena baino jen...