Bilboko triatloia irabazi du Mikel Elgezabalek
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko triatloia irabazi du, bigarren urtez jarraian. Gernikarrak iazko garaipena errepikatzeko helburua zuen lasterketa hasi aurretik, eta bete-betean asmatu zuen. Bizikleta gainean erakustaldia emonda, “garaipen handia” lortu zuen etxetik hurbil. Dioenez, “oso pozgarria” izan da irabaztea, eguraldi txarrak “gogortasuna gehitu” baitzion probari. Elgezabalek azaldu duenez, eguraldiak asko sufriarazi zien korrikalari guztiei, baina “nahiko ondo” moldatu zen baldintza txarretan. “Bizikleta gainean teknika gehiago behar da euripean, eta ondo etorri zitzaidan egia esan” aitortu du. Bizikletagaz, esaterako, sei bat minutuko aldea atera zien lasterketa irabazteko zenbait hautagairi. Halanda be, nahiago du “eguraldi hobea” egitea.
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko triatloia irabazi du, bigarren urtez jarraian. Gernikarrak iazko garaipena errepikatzeko helburua zuen lasterketa hasi aurretik, eta bete-betean asmatu zuen. Bizikleta gainean erakustaldia emonda, “garaipen handia” lortu zuen etxetik hurbil. Dioenez, “oso pozgarria” izan da irabaztea, eguraldi txarrak “gogortasuna gehitu” baitzion probari.
Elgezabalek azaldu duenez, eguraldiak asko sufriarazi zien korrikalari guztiei, baina “nahiko ondo” moldatu zen baldintza txarretan. “Bizikleta gainean teknika gehiago behar da euripean, eta ondo etorri zitzaidan egia esan” aitortu du. Bizikletagaz, esaterako, sei bat minutuko aldea atera zien lasterketa irabazteko zenbait hautagairi. Halanda be, nahiago du “eguraldi hobea” egitea.