Bizkaiko trainerilla txapelketa irabazi dute mundakarrek
Mundakako Arraun taldeak Bizkaiko trainerilla txapelketa irabazi du, gazteen mailan. Batelen bizkaiko txapelketan bezala, mundakarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi dute trainerilla txapelketan. Bertokoek erraz irabazi zituzten txapelketaren bi egune...
Mundakako Arraun taldeak Bizkaiko trainerilla txapelketa irabazi du, gazteen mailan. Batelen bizkaiko txapelketan bezala, mundakarrek nagusitasun ikaragarria erakutsi dute trainerilla txapelketan.
Bertokoek erraz irabazi zituzten txapelketaren bi egunetako estropadak, eta jardunaldi erabakiorren, gainera, 46 segunduko aldea atera zioten Kaiku bigarren sailkatuari. Hala, argi utzi dute Euskadiko txapelketa irabazteko hautagaietako bat direla.
Nagusien mailan, bestalde, Urdaibai bigarren postuan sailkatu zen Kaikuren atzetik. Zapatuko sailkapen estropada lehenengo postuan amaitu arren, bermeotarrek bost segunduko aldeagatik galdu zuten domekako estropada. Elantxobek be, txapelketa ona egin zuen, laugarren postuan sailkatuz.