Udalaren arabera, Arrain Azokak salmenta aurreikuspenak bete ditu
Asteburuan izan den XVIII. Arrain Azokak salmenta aurreikuspenak bete ditu Bermeoko Udalak egindako balorazioaren arabera. Horien esanetan, «kasu gehienetan, enpresa erakusleen helburuak lortu dira». Eguraldi txarraren ondorioz, espero zena baino jen...
Asteburuan izan den XVIII. Arrain Azokak salmenta aurreikuspenak bete ditu Bermeoko Udalak egindako balorazioaren arabera. Horien esanetan, «kasu gehienetan, enpresa erakusleen helburuak lortu dira».
Eguraldi txarraren ondorioz, espero zena baino jende «gutxiago» batu dela azaldu dute, baina hurbildu direnak 25 erakustokietan produktuak dastatzera eta erostera animatu direla jakinarazi dute.
Horrez gain, Arrain Azokaren baitan antolatutako jarduerek harrera ona izan dutela esan dute Udaletik: Esaterako, arrain salmenten simulazioara 343 pertsona hurbildu dira. Galerna eta arrantzaren inguruan antolatutako hitzaldiak 100 pertsonek entzun dituzte eta 130 lagun izan dira Urpeko Zine Zikloaz disfrutatu dutenak. Bokartaren tratamenduari buruz jatetxeko karpan egindako erakusketa be nabarmendu dute, «jende nahikoa hurbildu baita».
Jokinena pintxorik onena
Eleizalde ikastolak antolatzen duen X. pintxo lehiaketako irabazlea beste behin be Jokin jatetxea izan da. Bigarren pintxorik onena Zubi Gane tabernak egin du eta hirugarrena, barriz, Oker tabernak. Guztira, herriko 13 tabernek aurkeztu dituzte pintxoak eta guztiak ikusgai izan ziren Eleizalde ikastolako erakusmahaian.