Kopako finala galdu dute Urdaibaikoek
Urdaibai eskubaloi taldeak ezin izan du Kopako finala irabazi, denboraldiari amaiera borobila emoteko. Liga irabazita eta Bizkaiko A mailan jokatzeko txartela eskuratuta, bertokoek Kopa tituluagaza agurtu gura zuten 2011-2012 denboraldia, baina Erandio...
Urdaibai eskubaloi taldeak ezin izan du Kopako finala irabazi, denboraldiari amaiera borobila emoteko. Liga irabazita eta Bizkaiko A mailan jokatzeko txartela eskuratuta, bertokoek Kopa tituluagaza agurtu gura zuten 2011-2012 denboraldia, baina Erandioko taldea gehiago izan zen finalean. Taldetik jakinarazi dutenez, “pena da” finala galtzea, baina posik egon behar dugu gizonezko nagusiek denboraldi edarra egin baitute.
Urdaibaikoek “bigarren zatian” galdu zuten finala. Lehenengo zatia orekatua izan zen, eta atsedenaldian 14-13ko emaitza islatzen zuen markagailuak, baina bigarren zatian, taldeak behera egin zuen baloi gehiegi galduz. Hala, Erandioko taldeak gol errazak sartzeko aukera izan zuen partidaren bigarren erdian.




