Muxika

Palestinaren aldeko aldarriak nagusitu dira Vueltan

Gernika-Palestinak "ekiteko garaia" dela esan, eta besteak beste, Bermeon mobilizazioa deitu du gaurko, Espainiako Vueltako hamaikagarren etaparako. Nestor Basterretxea ingurua Palestinaren aldeko aldarrikapenez bete da, halaber, baina eskualdeko errepide guztietan izan du Palestinak presentzia nabarmena.

Gure Esku Frantziako Tourra

Vueltan Euskal Herriaren ikurrak erakusteko deia egin du Gure Eskuk

Busturialdeko zenbait herritik pasako da irailaren 3an eguerdian. Gernika-Palestinak ere deialdiak egin ditu.

Gernika-Palestinak kazeroladak deitu ditu irailaren 5erako, Gazako egoerak okerrera egin duelako

Gernika-Palestinak kazeroladak deitu ditu Euskal Herri osoan irailaren 5ean, Gazako egoerak okerrera egin duelako eta Europak ez duelako ezer egin

San Romaneko jaiak, aurreikuspenak beteta

Hilabete luzez egindako lana eta gero, jaiek emandakoagaz eta auzotarren erantzunagaz "pozik" agertu dira San Romaneko Jai Batzordetik.

Herri txikian, auzo jai handiak

San Romaneko III. Kronoigoeragaz hasiko dituzte bariku [abuztuak 8] arratsaldean San Roman jaiak. Zapaturako, berriz, egun guztiko egitaraua atondu du San Romaneko Jai Batzordeak.

Pablo Gonzalezen aurkako zigor auzibidea berrabiarazi dute

Anna Ptaszek Varsoviako Barrutiko Auzitegiko epaile eta bozeramaileak epaiketa "urrian edo azaroan" egitea espero dutela azaldu du. Pablo Gonzalezi epaiketara bertaratzeko zitazioa bidaliko diote, "auzitegiak Varsovian ezagutzen dituen helbideetara".

Sufrimenduagaz "betin betiko amaitzea" eskatu dute

Sare eta Etxeratek deituta, ehunka lagunek euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarriz bete zituzten atzo [abuztuak 3] eskualdeko hondartzak, 'Behin betiko txanpa etxera' lelopean.

Euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarriz beteko dituzte hondartzak

Sare eta Etxeratek hondartzetako mobilizazioa deitu dute domekan [abuztuak 3], 'Behin betiko txanpa etxera' lelopean. Besteak beste Eako hondartzan, Ibarrangeluko Laga eta Laidan eta Mundakako Laidatxun jarri dituzte hitzorduak, 12:00etan.

Guggenheim Urdaibai Stop

Herritarrek esandakoa "aintzakotzat hartu eta errespetatzea" eskatu dute

Herritarrek Busturialdea-Urdaibairen etorkizunerako entzute prozesuaren lehen ondorioen txostenean adierazitako "informazio faltari" aurre egiteko, "proiektua berehala publiko egitea" eskatu Guggenheim Urdaibai Stop plataformak.

“Euskararen aurkako eraso zuzena” salatu dute 200 alkate eta hautetsik Bilbon

EAEko udal legearen aurkako epaiak gaitzesteko agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza juridikoaren aurrean; Busturialdeko ordezkariak ere bertan izan dira.

Xixili, Euskadiko Txapelketan maila handian

Xixili taldeko partaideak ederto aritu dira Azkoitian lehiaturiko Euskadiko Txapelketan. Umeek taldekako garaipena eskuratu dute, eta bakarkakora aurkezturiko lau gimnastak Espainiako Txapelketara sailkatu dira.

Zaintza iraultzeko aldarria kalera

Mugimendu feministak zaintza lanen "iraultza" aldarrikatuko du Martxoak 8an, eta, Emakundek, bere aldetik, lidergo postuetan emakume gehiago behar direla dio.

Ane Maruri / Olaia Zabalondo
EUSKALDUNAK AUSTRALIAN (I)

Kaina eta tabako egunak

Euskal Herritik Australiara lan egitera joan eta handik Euskal Herrirako bidea hartu zutenen bizipenak batzen ari da Euskal Australiar Elkartea, EHUgaz elkarlanean. HITZAk testigantza horiei lekua egingo die hilabetean behin, Diasporan egon zirenak lehen lerrora ekarriz.

Euskal Australiar Elkartea

Zabalik dago udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak (Salto!) ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dira, eta aurten ere ibiltaria izango dela aurreratu du Uemak.

Pablo Gonzalezen askatasuna eskatu du Kontseilu Sozialistak, informazio eskubidearen alde

Kazetariaren askatasuna exijitzeaz gain, informazio eskubidearen alde egin eta NATOren aurkako aldarria zabaltzeko mobilizazioa egin zuten.

Gernikako Arbolaren oinordeko bat landatu dute Amurrion

Arabako herrian "indartsu" haziko den zuhaitz gaztea Gernikako Arbolaren izen bera daukan kalean jarri dute, iaz leku berean zegoen eta hil zen oinordekoa ordezteko.

Surfeko I. mailako entrenatzaile ikastaroa emango dute

Ikastaroa apirilaren 1ean hasiko dute, baina aurretiazko izen ematea martxoaren 3a bitartean egin behar da.

Gehiago