Muxika

"Materiala egon da, baina ez guretzat"

Gernikako ospitaleko garbiketako langilea da Silvia Arego, eta koronabirus kasuak garbitzen lan egin du. Lan gehiago izan dute, eta ospitaleko garbitzaileek izan duten material eskasia salatu du.

Konfinamendutik, itxita daude ikastetxeak.

Ikastolen Elkartea: "Gure jardueran ikaslea erdigunean izanda, horren arabera hartu behar ditugu erabakiak"

Hezkuntza sistemari buruzko erabakiak bertotik diseinatzea positibo ikusten du Ikastolen Elkarteak, baina uste du ikasleak ikasgeletara itzultzea Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eragileekin landu behar duen erabakia dela, eta irizpide propioetan oinarrituta hartu behar dela.

Erruduntasuna, beldurra eta bakardadea

Umeek konfinamendua nola bizi duten ikertzeko haiei zuzendutako galdetegia prestatu dute. Lau planotan banatu dute: fisikoa, soziala, emozionala eta akademikoa.

NAHIA IDOIAGA- Psikologian doktorea eta EHUko irakaslea

"Jendeak bilauak bilatzen ditu konfinamendua zorrotz betetzen ez dituztenen artean"

Psikologoa da Nahia Idoiaga, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Gernika-Lumon bizi da, eta konfinamenduak jendearengan duen eragina ikertzen ari da, beste hainbat aditurekin batera: Naiara Besarategi, Amaia Eiguren, Maria Dosil, Maitane Picaza eta Naiara Ozamiz ditu bidelagun; gehienak KideONikerketa taldekoak. Martxoaren 12a inguruan nabaritu zuten ikasleak oso urduri zeudela, eta ikertu beharra zegoela pentsatu zuten. Sareen bidez zabaldu dute galdetegia, Hego Euskal Herrian, eta nagusi eta umeenak bereizi dituzte. Izan ere, umeen egoera bereziki zahurgarria zela ohartu ziren, «lehenengoak izan dira etxean sartzen, eta inolako arreta sozialik ez dute izan».

Ibarrangelu
begiratokia gametxo ibarrangelu

Ibarrangeluko Udalak begiratokia egin du Gametxon

Auzotarrekin zeukan konpromisoa betez, paisaia eta ikuspegiaz gozatzeko aukera eskaintzen duen atseden gunea egokitu dute.

Saharar errefuxiatuak laguntza barik utzi ditu koronabirusak

Euskal Herriko Sahararen aldeko elkarteak dirua batzen hasi dira. Maiatza eta ekaina bitartean batuko dute dirua. Bermeon, Besalde elkarteak dauka horren ardura.

covid 19 test proba analisi

Hamabost kasu berri antzeman dituzte asteburuan, Busturialdean

Guztira, eskualdean, 350 dira koronabirusaren proban positibo eman dutenak. Halaber, bihar Erizaintzaren Nazioarteko Eguna dela eta, euren lana eskertu du osasun sailak.

Langileen ordezkariekin landu gabeko plana egitea leporatu diote sindikatuek Hezkuntza sailari

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzari ohartarazi diete baldintzak negoziatu eta osasuna bermatu ezean, langileak ez direla ikasgeletara itzuliko. Hezkuntzako gainerako eragileekin erantzun bateratu bat ematea dute asmo.

koronabirusa umeak kalean

Neurri malguagoak, baina ez espero bestekoak

Jaurlaritzak lehenengo faserako hartutako neurriak argitaratu ditu. Zapatuan iragarritako neurrietan zenbait aldaketa izan dira; besteak beste, herri barruan mugitzeko kilometro bateko muga kendu dute.

Aitor Gonzalezen argazkia, guztien artean onena

Guztira, 154 lan aurkeztu dituzte aurten Muxikako argazki lehiaketara, eta horien artean onena Aitor Gonzalez gernikarrarena dela ebatzi du lehiaketako epaimahaiak. Muxikarren artean argazki onena atera duena, aldiz, Karmelo Ibarretxe izan dela erabaki...

I.M.

Lokarri guztietatik aske

Nagusi eta gaixoak euskarririk barik zaintzearen aldeko joera nagusitzen ari da azken aldian. Onurak fisikoak zein psikologikoak direla azpimarratzen dute.G aixo eta nagusien segurtasuna bermatzen zuenaren ustean, urte askoan ohikoa izan da euskarrien...

Bigarren konpostagailua ipini dute Usotegin

Lekitto Bedarreko kideek jakitera eman dutenez, joan den asteko zapatuan konposta egiteko bigarren ontzia martxan jarri zuten Lekeitioko Usotegi parkean. «Konposta egiteko beste ontzia bete eta gero, orain, bigarren ontzi horri esker, erabiltzaileek h...

A.A.

Caritasek arropak eta zapatak bilduko ditu Markina-Xemeinen

Urtero bezala, Gabonen atarian, arropa eta zapata bilketa egingo du Markina-Xemeingo Caritasek. Bi egunetan egingo dute bilketa, betiko modura Elizetxeko geletan.Arropa eta zapatekin betetako poltsak martitzenean eta eguaztenean batuko dituzte Elizetxe...

E.M.U.

Den sasoirako antxoa asko ari dira lehorreratzen Ondarroako portuan

Hiru egunetan 200 tona inguru antxoa deskargatu dituzte baxurako ontziek. Donostia eta Getaria bitarteko uretan sareratu dute arraina. Prezio onean saldu da bentanAntxoa sasoia udaberria izaten baldin bada ere, baxurako arrantzaleak antxoa asko ari dir...

Nerea Bedialauneta

Talo ikastaroa egongo da bihar, Etxebarriko frontoian

Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta, talo ikastaroa egongo da zapatuan, Etxebarriko frontoian. 15:00etan hasiko da ikastaroa, eta 18:30ak arte luzatuko dela jakitera eman dute.Elkarteko kideek emango dute ikastaroa, eta herritar guztiak parte h...

E.M.U.

Ricardo Gatzagaetxebarriak ez du bere kargua berretsiko gobernuan

Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida Ogasun eta Finantzetako sailburu ondarrutarrak euskal gobernua utziko duela jakitera eman du. Hain zuzen, atzo goizean egin zituen adierazpenok Radio Euskadi irratian. Hala, azken urte eta erdian osasun arazo batzuk ed...

N.B.A.

Udala San Andres auzoa berriztatzeko pausoak ematen hasi da

Lekeitioko Udala San Andres auzoa biziberritzeko lehen pausoak ematen hasi da. Auzoak, arazo handienen artean, iriste erraztasun falta, inguruarekiko lotura traketsa eta urbanizazio zaharkitua dituela esan dute, eta udalak horiek konpontzeko konpromiso...

Jauja taldearen ibilbidea jasotzen duen erakusketa inauguratuko dute gaur

Mutrikuko eskubaloi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten, eta erakusketan askotariko materiala jaso dute. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia 19:30ean hasiko da, Zabiel kultur etxeanMutrikuko Jauja eskubaloi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten. Eta hori...

Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du bihar, Kofradia Zaharrean

Ondarroako Gure Esku Dago herri dinamikak batzar irekia egingo du bihar 11:00etan, Kofradia Zaharrean. 2017ko udaberrian Lea-Artibai eskualdean egingo den herri galdeketari begirako batzarra izango dela jakitera eman dute herri dinamikaren ordezkariek....

N.B.A.
Gehiago