
'Izan bidea, ibiltarien sarea' dinamika abiarazi du Sarek, preso eta iheslarien aferari irtenbidea eman asmoz. Herritarren aktibazioa eta alor politiko, sindikal eta sozialaren parte hartzea bultzatu gura du, kilometroak eginez.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak agerraldia egin du Ministroen Kontseiluaren ostean, eta bertan jakinarazi du zein lurralde igaroko diren bigarren fasera. Tabernetara eta jatetxeetara sartu ahal izango da, eta %30eko aforoa izango dute gehienez; hamabost lagun arteko bilerak baimenduta egongo dira. Dena dela, Jaurlaritzak neurri murriztaileagoak ezarri ahal ditu.

2017an kaleratutako ibilbideen argitalpenari gehituko zaizkie "laster". Webgunean egongo dira ikusgai.

Maiatzaren 13an Gernika-Lumon baieztatu zuten PCR bidezko positibo bat, eta ordutik Busturialdean ez da egon positiborik.

Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak eman zuen agindua atzo, eta lehenengoak bueltatzen ikuskaritzan eta ikerkuntzan ari diren langileak izatea agindu du. Horiek gaur bueltatu beharko lukete lan lekuetara. Sindikatuek Hezkuntza sailaren formak kritikatu dituzte, eta proposamena helarazi diote, ikasturte amaiera adostua, segurua eta kalitatezkoa izan dadin.

Lanera itzuli dira ile apaintzaile eta fisioterapeutak. Euren egunerokoan luzaroan presente izango dituzten garbiketa lanak gehitu behar izan dituzte, baina lanerako gogoz bueltatu dira.

Luzapen berriak bestelako ezaugarriak ditu. Izan ere, zapatutik aurrera Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak izango du aginte bakarra: bera izango da erreferente nagusia. Sanchezen arabera, erkidegoek osasunaren oinarrizko arretan erabaki ahalmena berreskuratuko dute.

Ostalariek joan den astetik ireki ahal dituzte terrazak, baina errealitatea ez da denentzat berdina, eta bakoitzak erabaki propioak hartu behar izan ditu; batzuek ireki egin dute, eta beste batzuek ez. Terraza jartzeko aukera eduki eta terrazarik ez jartzea erabaki duten ostalariak ere badaude. Errealitate asko daude egoera edota agindu bakar baterako.

Espainiako gobernuak gaur argitaratu du agindua, eta bihar sartuko da indarrean

Espainiako Osasun Ministerioari bidalitako txostenean, besteak beste, proposatu dio tabernen eta jatetxeen barrualdean ere % 50eko edukiera baimentzea, mahaien artean 2 metroko distantzia utzita.

Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Ondarroako Udalak bilera egin zuten eguaztenean. Eta bilera horretan aurrerapausoak eman dituztela jakitera eman dute Ondarroako Udal ordezkariek.Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean agindutako m...

FUTBOLA // 16. jardunaldia jokatuko dute asteburuan Gernikak eta Sestao Riverrek. Bien arteko partida 18:00etan hasiko da, Urbietan. Bigarren Mailako 2. multzoko sailkapenean 11. postuan daude gernikarrak, 21 puntugaz. Sestaoko taldea, beherago dago; 1...

AEKren ekimenez, euskaraz ikasten ari direnak euskaldun zaharrekin harremanetan jartzen dira, eta euskaraz egiteko plazak eskaini.aEK-ko ikasleek eskolan ikasitakoa kalean praktikan jartzeko aukera daukate Berbalagun ekimenaren bidez. Lea-Artibain, Mar...

Lointek Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak partidu garrantzitsua du zapatu honetan. Hain zuzen, Derbia jokatuko dute Mario Lopezen neskek, eta IDK Gipuzkoa taldea izango dute aurkari. Malosteko kiroldegian (Gernika-Lumo) jokatuko dute norgehiagoka, zap...

Santanape kiroldegian jokatuko dituzte partiduak. Parte hartzeko adinez nagusia izan behar da. Izena emateko azkenengo eguna abenduaren 7a daPala txapelketa antolatu dute Gernika-Lumon, abendu eta urtarrilerako. Gernikako Santanape kiroldegian lehiatu...

ERRUGBIA// Errugbian derbia izango dute zaleek bihar, Urbietan. Izan ere, Gernika Rugby Taldeko seniorrek Getxo Artea hartuko dute zelaian. 16:00etan hasiko da partidua. Ohorezko Mailako hamargarren jardunaldia da, eta zortzigarren postuan dira gernika...

ERRUGBIA // Amaiur Ligako seigarren jardunaldian, Escor Gaztediren zelaia bisitatuko dute Gernika Rugby taldeko neskak. Bihar dute partidua, 16:00etan. Gasteiztarren kontrako partiduan beren onena eman beharko dute. Sailkapenean azkenak dira gernikarra...