Zapatuan [abenduak 10], Marijesien VIII. topaketa egin zuten Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzearen Basilikan. Lekeitioko Gora Buru Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian, Bizkaiko hainbat tokitatitak etorritako bederatzi taldek Marijesiak modura ezagunagoak diren Gabon koplak edo Abenduko kantak abestu zituzten.
Honako herrietako taldeak elkartu ziren, zapatuan, Lekeition –oholtza gainera irtendako ordenan–: Ea, Ariatza (Muxika), Gautegiz-Arteaga, Oromiño (Iurreta), Ibarrangelu, Mendiola (Abadiño), Iurreta, Lekeitio eta Gernika-Lumoko taldeek jardun zuten kantuan.
Hain zuzen ere, Gabonen atarian Lea-Artibain, Busturialdean edota Durangaldean abesten dituzten erronda kantuak hurretik ezagutzeko aukera egon zen. Taldeek banan-banan abestu zituzten Marijesiak, eta herri bakoitzak bere erara abestu zituen euren herrietan ohikoak diren kantuak.
Ibarrangeluko taldea kantuan
Kantuan aritu zen talde bakoitzak herritik herrira hainbat ezaugarri ezberdin badirela erakutsi zuten: talde osatzeko modua, kantua bera, egun bakar batean edo bederatzi egunetan abestea, musika soinuagaz edo ahots hutsez abestea… Eta zehaztasun horiek guztiak ezagutzeko aukera egon zen taldeetako arduradunen eskutik, kantuan hasi aurretik.
Ekitaldiagaz amaitzeko, Hator,hator abestu zuten bederatzi taldeek, Lekeitioko basilikan batutako ikusle guztiekin batera.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.