Berbalagun, kalean euskaraz berba egiteko gonbitea
AEKren ekimenez, euskaraz ikasten ari direnak euskaldun zaharrekin harremanetan jartzen dira, eta euskaraz egiteko plazak eskaini.aEK-ko ikasleek eskolan ikasitakoa kalean praktikan jartzeko aukera daukate Berbalagun ekimenaren bidez. Lea-Artibain, Mar...
AEKren ekimenez, euskaraz ikasten ari direnak euskaldun zaharrekin harremanetan jartzen dira, eta euskaraz egiteko plazak eskaini.
aEK-ko ikasleek eskolan ikasitakoa kalean praktikan jartzeko aukera daukate Berbalagun ekimenaren bidez. Lea-Artibain, Markina-Xemeinen eta Ondarroan dago martxan.Astero, Markina-Xemeingo AEKn euskaraz ikasten ari diren hiru ikasle kalean batzen dira, eskolatik kanpo, euskaraz berba egiteko. Josefina Aretxabaletak galduta zeukan euskara berreskuratzea du helburu; Marina Angeles Moreno andaluziarren alaba da, senarra ere kanpokoa, eta semeak hazi ahala ikusi du euskaraz ikasteko premia. Itziar Ibarluzea bilbotarra ere oraintsu hasi da eskolan ezeze, kalean ere euskaraz hitz egiten.
Horretarako, bidelagunak dauzkate, herriko jendea. Nere Soroluze da euretako bat. «Edozeinek egin ahal duen gauza bat da, ez dago euskara batua jakin beharrik. Bidelagun izanda, jendea euskaraz berba egitera ohitzen da», nabarmendu du. Izan ere, herriko edozein izan daiteke berbalaguna; euskaraz hitz egiteko nahia edo interesa daukana. Batean leku batean batzen dira, eta hurrengoan bestean; beti ere kalean, herriko jendearen artean. Jose Ramon Barrios zaragozarrak jendeartean murgiltzearen garrantzian nabarmendu du. Zazpi urte daramatza Ondarroan bizitzen, eta etorriaz batera konturatu zen Ondarroan bizitzeko euskaraz ikasi behar zuela. Berbalagunaren bidez herriko lexikoaz jabetu eta ondarrutar hitz egiten amaitu du. Bestalde, jendea ezagutu ahala euskaraz egiteko aukerak ere zabaldu egin zaizkio. Markina-Xemeingo ikasleek ere orain arte gaztelaniaz hitz egin izan dietenak eurekin euskaraz egitera animatzen dituzte.