Muxika

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak BUP integratzea onartu du

Integrazioa urtarrilaren 1ean gauzatuko da, eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren jarduketa arloa Bizkaiko 97 udalerritara hedatuko da, BUP desagertuz.

Busturialdeko bost bertsolari ariko dira finalaurrekoetan

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako eskualdeko lau sailkatu dira kanporaketa fasetik: Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Ander Elortegi Garatea eta Julen Arzanegi Erezuma. Eurekaz batera ariko da Onintza Enbeita Maguregi bertsolari muxikarra.

Jaurlaritzak azoka tradizionalak egiteko prebentzio neurriak zehaztu ditu

Eudeli eta udalei bidali die irizpideekin gaur argitaratu duten dokumentua

Jone Badiola Iriondo - Podologoa

"Beroak zein hotzak eragina daukate gure oinetan"

Jone Badiola Iriondo ondarrutarra podologoa da. Oinak ondo zaintzea eta prebentzioak gai horretan daukan garrantziaz hitz egin du.

Euskal Girotze Barnetegiak Gorozikako aterpetxea beteko du ikasturte honetan

Ikasturte osoko astegunetan ikaslez beteko da ikastetxe zaharra. Asteburuetan aterpetxe modura ere erabili ahalko dela zehaztu dute udal arduradunek.

Getxoko kanporaketako bertsolariak

Busturialdeko hiru bertsolari ariko dira Bizkaiko txapelketaren azken kanporaketan

Getxon jokatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa; 17:00etan, Muxikebarri Zentroan.

Arimen Gaua, irudietan

Arimen Gaua berrasmatzen ari dira Busturialdeko hainbat udalerritan. Besteak beste, Ajangizen, Ean, Elantxoben, Ereñon, Ibarrangelun, Ibarrurin eta Gernika-Lumon antolatu dituzte ekintzak aurten.

Joseba Aranzabal - Osakidetzako transplanteen koordinatzailea

"Pandemian egon arren, organo-eta ehun-emate tasak mantendu dira"

Joseba Aranzabal ibarrangelutarra Osakidetzako transplanteen koordinatzailea da. Dioenez, herritarren borondateagatik eta Osasun sistema publikoagatik eta Osakidetzaren azpiegituragatik ez balitz, emate eta transplante programak "ez lirake existituko eta ez lukete funtzionatuko".

Busturialdea BBK Sariketako finalaurrekorako sailkatu da

Bilbon jokatu dute gaur BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa Hego Uribe eta Busturialdea taldeen artean. Busturialdeak lortu du finalaurrekoetarako txartela, eta Lea-Artibai taldearen aurka lehiatuko du azaroaren 17an, Gernikan.

2022ko udazkenean jokatuko dute XVIII. Bertsolari Txapelketa Nagusia

Irailaren 24an Getxon hasi eta abenduaren 18an Iruñean amaituko dute txapelketa.

Ikasturte amaierako jaia ospatuko dute Urdaibai ETko kideek Mundakan

2017-2018 denboraldia amaituta, Urdaibai Eskubaloi Taldeko kideak jai giroan elkarregaz batuko dira bihar, Urdaibai Eskubaloi Egunean.«Ikasturte amaieran bazkide, guraso, ume eta kide denok batzen gara, eta giro ederra izaten dugu. Klubeko 425 kide ba...

A.M.M.

Gipuzkoako herriarteko zesta finalean egongo da Mutriku

Gipuzkoako Herriarteko Zestapunta Txapelketako finalean dago Mutriku. Bihar jokatuko du finala, 11:00etan, Donostiako Karmelo Balda frontoian, eta sarrera doakoa izango da.Mutrikuarrek Zumaia edukiko dute aurkari Gipuzkoako herriartekoko finalean, eta ...

Mikel Santiso

Nepaleko natura eta herritarrak, Ekoetxea Urdaibain

Tato Edroso kazetariak Nepalen bizi eta ikusi zuena ekarri du Ekoetxea Urdaibaira. Nepal. Bizitzako zikloa argazki erakusketan, herrialde txiki horren erakargarritasuna bildu du. Natura ez ezik, hango bizilagun zintzo eta abegitsuak erretratatu zituen ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Lekeitioko enkajera eta bolilleren lanak ikusgai egongo dira asteburuan

Lekeitioko enkajera eta bolillera taldeak urteetan egin dituen lan paregabeak miresteko aukera egongo da ekainaren 18ra arte Barandiaran aretoan. Taldeak aurten 13 urte betetzen dituela eta, urteurrena ospatzeko, erakusketa bat antolatu dute.Artelanak ...

E.M.U.

Lagunarteko partida jokatuko dute Lizarran Artibaiko Beteranoek

Urtero modura, denboraldiari amaiera emateko, lagunarteko txapelketa bat jokatuko dute Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko Beteranoek beste herrialde batzuetako taldeekin batera. Oraingoan Lizarrara (Nafarroa) joango dira C.D.Lizarra taldearekin jo...

E.M.U.

Hizkuntzakeriaren jokoa

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Triatloi Txikia lehiatuko da etzi, Markina-Xemeinen

Igerian, korrika eta bizikletan ibiliko dira etzi triatleta txikiak Markina-Xemeingo kiroldegiaren inguruetan. Alarabi Triatloi Taldeak IX. Triatloi Txikia antolatu du aurten.10:00etan hasiko da triatloia, eta adinaren arabera egin beharreko distantzia...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Gizonezko bat atxilotu dute, ustez garaje batean lapurretan zebilela

Ondarroako Ertzain etxeko agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, Lekeitioko garaje batean lapurreta egiten ahalegintzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gauerdian herri segurtasunerako patruila bat Lekeitioko ...

E.M.U.

Euskararen erabilera ia %3 jaitsi da Gernika-Lumon azken bost urteetan

Hizkuntza erabileraren kale neurketaren arabera, aztertu diren elkarrizketetatik bost euskaraz izan dira: %49,4. Haurrak eta gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenakSoziolinguistika Klusterrak 2016an egindako euskararen erabileraren kale neurketa...

Izaro Mendieta
konpost
Gehiago