Gizonezko bat atxilotu dute, ustez garaje batean lapurretan zebilela
Ondarroako Ertzain etxeko agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean, Lekeitioko garaje batean lapurreta egiten ahalegintzea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gauerdian herri segurtasunerako patruila bat Lekeitioko ...
Harrapatuta
Polizia iturriek azaldutakoaren arabera, Ertzainak garajeetara sartu zirenean barruan harrapatuta zegoen gizonezkoa identifikatu zuten eta auzo haretakoa ez zela egiaztatu zuten. Antza denez, atea indarrez irekita sartu zen aparkalekura, ustez lapurretan egitera, eta bertan harrapatuta gelditu zen.
Egoera horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak eginda, susmagarria atxilotu eta Ertzain etxera eraman zuten zegozkion izapideak bete eta epailearen aurrera eramateko.