Tato Edroso kazetariak Nepalen bizi eta ikusi zuena ekarri du Ekoetxea Urdaibaira. Nepal. Bizitzako zikloa argazki erakusketan, herrialde txiki horren erakargarritasuna bildu du. Natura ez ezik, hango bizilagun zintzo eta abegitsuak erretratatu zituen ...
Tato Edroso kazetariak Nepalen bizi eta ikusi zuena ekarri du Ekoetxea Urdaibaira.
Nepal. Bizitzako zikloa argazki erakusketan, herrialde txiki horren erakargarritasuna bildu du. Natura ez ezik, hango bizilagun zintzo eta abegitsuak erretratatu zituen Edrosok; «irribartsu, ongietorriak garela adieraziz:
Namaste». Kazetariak gaineratu duenez, «Nepaldarrek jaso nauten berotasuna izan da nire argazkilana emozioz beterikoa eta freskoa izatearen arrazoi nagusia». Erakusketa abuztuaren 27ra arte egongo da ikusgai.