
Bermeo-Urdaibaik ezin izan du iazko garaipena berretsi Lekeitioko Ikurriñan. Zarautz nagusitu da gizonezkoen artean; Hondarribia bizkorrena izan da emakumezkoen lehian.

Orain dela bost urteko datuekin alderatuta, boto kopuruan jaitsi dira EH Bildu (514 boto gutxiago) eta EAJ (5.631 boto gutxiago) eskualdean. Partidu sozialistak, popularrak eta VOXek, ostera, gora egin dute.

Busturialdeko herriz herriko datuak.

38.369 pertsonek dute boto eskubidea Busturialdean. Botoa ematera joatearen garrantzia azpimarratu dute alderdi politiko denek.

Busturiak hartuko du 36. Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna, domekan [ekainak 9]. Altamirako tenis zelaian egingo duten emanaldian eskualdeko zortzi taldek parte hartuko dute.

Aurten bukatuko da 2020-2024 aldirako plana, eta horren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko baliatu zuten, astelehenean [ekainak 3] Madariaga Dorretxean egindako ezohiko bilera.

Mundakan erasoaldi matxistak eman dira oraintsu, eta udalak horiek arbuiatzeko irakurketa plazaratu du. Gaur [maiatzak 31], elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, eta mundakarrei bertaratzeko deialdia luzatu diote.

X. Kilometro Bertikaleko lehiaketa irabazi zuten Alluitz de Bilbao kortezubitarrak eta Jone Oar Arteta gernikarrak nork bere kategorian; gazteen kategorian aritu zen lehenengoa, eta juniorretan bigarrena. Bestela ere, "maila bikaina" erakutsi zuten arrolapetarrak.

Zapatuan [maiatzak 25] jokatu zituzten azken kanporaketak, Arrigorriagan. Eskualdeko Zapatilapeko txikliek taldea ere finalerako sailkatu zen.

Ekologistak Martxan-ek, Eguzkik eta Zain Dezagun Urdaibaik adierazi dutenez, eskualdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murrizteak arriskuan jarriko du bertoko ibaien osasuna.

Gimnasioa, liburutegia eta ikus-entzunezkoen aretoa egokitu ditu, zerbitzu hobea emateko

'Piztu Itxaropena' XVII. Euskal Karabana otsailaren 27an abiatuko da Bilbotik Busturialdean eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan bildutakoagaz

Arnasguneen garapenean oinarrituta, hizkuntza politiketan sakontzeko bideak zabaldu behar direla ondorioztatu dute ‘Lurraldea&Hizkuntza’ jardunaldietan.

Martxoaren 12a da hautagaitzak bidaltzeko azkenengo eguna.

Otsailaren 8an Gernika-Lumon eta otsailaren 23an Bermeon egongo da odola emateko autobusa.

Yemengo gerraren aurka egiteko eta bertako biztanleei elkartasuna adierazteko nazioarteko eguna izan zen astelehena. Eta aldarriagaz bat egin zuten Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundurak.

Isun horietako batzuk Gernika-Lumon jarri zituzten zapatu goizaldean.

Bizkaiko ospitale eta lehen arretako zentroetan elkarretaratzeak egin dituzte gaur.

2021ean kaleko saltokiak jartzeko eskabideak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekimen horretara atxikita dauden kirol instalazioetara sartzeko aukera edukiko dute Isla Kaleko erabiltzaileek, gain kosturik barik.