
Inuzente Egunean batu ziren protesta egiteko, "inuzenteak ez direlako". Lamiaranpuntan egin zuten elkarretaratzea.

Lehenengo saria jaso du Növérek Events era guztietako ekitaldiak antolatu, kudeatu eta koordinatzea helburu duen enpresak. Lehen sektoreari buruzko ideia onenaren saria, berriz, Eider Urrutia bermeotarrak lortu du Mikobaso ideiagaz.

Busturialdean baldintza duinetan bizi eta lan egin ahal izateko neurriak hartzeko eskatu dio Bizisarek Bizkaiko Foru Aldundiari. 2020ko aurrekontuetan eskualdea aintzat hartzea exijitu diote.

Onintza Enbeitak irabazi du Busturialdeko Bertsolari Txapelketa, eta bertsolaritza ikasten ari direnei eskaini die. Astrako finaleko giroa eta eskualdean bertsoa bizirik dagoela azpimarratu dituzte Lilibertsokoek.

Hamazortzi geratu dira kanpoan, eta zortzi bertsolari sailkatu dira finalerako. Lilibertsokoek Astra bete gura dute. 20:30ean hasiko da finala, baina aurretik poteoa egingo dute.

Iker Amatriain zarauztarra eta Janire Gonzalez-Etxebarri zumaiarra dira Euskal surf zirkuituaren aurtengo txapeldunak. Body board-ean, Unai Zubizarreta oriotarra eta Maddi Fernandez lezoarra izan dira onenak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, urtarrilaren 30ean greba orokorra egingo dute Bizkai, Araba eta Gipuzkoan. Halaber, egunean Gasteizera joateko deia egin dute Busturialdeko pentsiodunek.

Herriko plaza bertoko txakolinaren erakusleihoa izan da beste behin, eta bi txakolin mota dastatzeko aukera izan dute Mundakara bertaratu direnek. Txakolina, talo eta pintxoekin lagundu dute.

2020ko maiatzaren 31an egingo dute, eta lehendabiziko 50 federatuen izen ematea prezio berezian jarri dute.

Ainara Secok eta Mikel Mugikak Urdaibaiko Biosferaren Erreserba ordezkatu zuten atzo Madrilen. Klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Erakundearen goi bilerako mahai inguru batean parte hartu, eta Urdaibaiko goi estuarioa zaharberritzeko proiektua aurkeztu zuten.

ERRUGBIA// Ohorezko Mailako 5. jardunaldian etxetik kanpo ariko dira basurdeak. Etzi, Independiente Rugbyren (Bathco Santander) aurka jokatuko dute San Roman zelaian, 12:30ean hasita. Santanderreko taldeak 13 puntu ditu, eta sailkapeneko seigarrena da....

San Martin erreka garbitu du URA agentziak, landare inbaditzaileak moztuz. Bermeon egindako lana esperimentu txiki bat egiteko baliatuko dute, izurriteari aurre egin asmozUraren Euskal Agentziak (URA) banbua eta kanabera kentzeko lanak burutu ditu San ...

Iker Murueta Ereñoko Gerandape Herri Kirol Taldeko kideak irabazi zuen Banakako Bizkaiko Harrizulatze Txapelketa, zapatuan, Barakaldon. Muruetak 7 zulo eta 11,9 zm-ko markagaz irabazi zuen txapelketa. Piratak Herri Kirol Taldeko Asier Zubiaga sailkatu...

Markina-Xemeingo Patxua Tabernak jaso du Ispasterko 31. Zaldi Mando Proben sari nagusia. 75 untze, 3/4 eta 6,07 metroko markagaz nagusitu da, eta txapela eta mantagaz batera 750 eurogaz saritu dute.Maider Uriarte probalari aulestiarra sailkatu da bigar...



Eskualdeko lau kirolarik hainbat kirol egin beharko dituzte gelditu gabeko hiru eguneko proba osatzeko. Urriaren 12tik 16ra izango da norgehiagoka, GetxonLea-Artibaiko lau kirolarik hartuko dute parte urriaren 12tik 16ra bitartean Getxon lehiatuko den ...

Istripua gertatu zen eguazten iluntzean, 20:15ak aldera gutxi gorabehera, Markina-Xemein eta Aulesti arteko bidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo zuten Lekoizen, eta kolpearen ondorioz ibilgailu bateko gidaria, 77 urteko emakume aulestiar bat, ezin ate...