
Mankomunitatea osatzen duten hemeretzi udalerriak kontuan hartuta, 11 atzerritar gehiago besterik ez daude aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, beste herrialde batzuetako 2.474 pertsona daude erroldatuta.

Literatur-solasaldiak baino askoz gehiago dira Irakurle Txokoak. Busturialdean hainbat herritan daude, eta horietako bi adibide hartu eta euren ibilbideak errepasatu ditugu. Bermeon eta Ean orain dela hamar urte sortu zituzten taldeak.

2021erako aurrekontua 2.917.164 eurokoa izango dela diote jeltzaleek. Iaz egindako parte-hartze prozesutik jasotako 60 ideietatik 30 bildu dituzte aurkeztutako aurrekontu proposamenean.

Barikuan batuko da berriro LABI aholku batzordea, eta ordurako egoeraren “ebaluazio sakona” egina izango dute.

‘Zuk Zeuk’ lehiaketaren erronketan murgilduta daude Seber Altube eta BeraKruz ikastoletako eta Lekeitio BHIko ikasleak; finalera sailkatzea dute orain helburu.

Hirugarrenez, Jolastu Geugaz lehiaketa abiatuko du HITZAk. Oraingoan, inauteriekin zerikusia duten pertsoianien izenak asmatu beharko ditu irakurleak. Martxoaren 11 da parte hartzeko azken eguna.

Aurtengo M8ra begira, Euskal Herri feminista eta antiarrazista batera joateko beharrizana aldarrikatzen du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Naia Torrealdai Mandaluniz gernikarrak dio pandemia garai honetan, agerian geratu dela sistemak ezin duela sostengatu jendarte honen zaintza.

Egunotan lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari dira. Gaur arratsaldean elkarretaratzean batu dira Gernika-Lumon bertako eta inguruko herrietako hezitzaileak eta familiak.

Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratutako txostenaren arabera, aurreko hiru egunetan 29 positibo zenbatu dituzte Busturialdean: 22 Bermeon, 5 Gernika-Lumon eta bana Kortezubin eta Gautegiz Arteagan.

Bizitzarako funtsezkoak diren zerbitzuen pribatizazioa salatu eta zaintzagaz zerikusia duten "lan guztiak publiko" egiteko eskatu dute LAB sindikatukoek. ELAk ere, soldata arrakala "gaitz pandemikoa" dela dio.

Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak jakinarazi duenez, 180.000 euroan esleitu dute Gaztelugatxeko San Juanen Jarduketa eta Kudeaketa Plan Integrala. Azaldu duenez, aurreikuspenen arabera, sei hilabete beharko dira pl...

Mutrikuko Talaixa triatloi taldeak antolatuta zapatuan egingo den Triatloi Esprint probarako boluntarioak behar dituzte. Jakitera eman dutenez, elkarte bakoitzetik bi, hiru edo lau lagun lortzea espero dute. «Gehiago badira, hobeto».Proba zapatu arra...

Herri ikastetxeko umeek Agenda 21 programaren barruan ikasitakoa azaldu zieten atzo udal aretoan bildutako guraso eta herritarrei. Horregaz batera, hainbat proposamen helarazi zizkioten alkateari.Elikadurari buruzko udal foroa egin zuten atzo, Munitiba...

Sabadellen da Astrako sirena, 1937ko apirilaren 26an bonbardaketaren abisua eman zuen sirena hura. Lobak-en bitartez, Sabadelleko Historia Museoan egongo da ikusgai uztailera bitartean.Museoko piezak dira, eta berebiziko balioa dutela dio Gines Ribe Sa...

Zeuaz parte hartze prozesuaren barruan, aisialdirako lehentasunak definitzeko tailerrak egingo dituzte Munitibarko Udal Aretoan.Bi parte hartze saio egingo dituzte. Barikuan eskolako umeei zuzendutakoa egingo dute, 09:30etik 11:30era. Zapatuan, berriz,...


Aulestiko Trolebu elkarteak antolatuta, Mu eta Zu umeentzako antzerkia egongo da gaur, 18:00etan, Udal Areto Nagusian. Ikuskizuna Karrika antzerki taldeak eta Move Arte Para Todos taldeek ekoiztu dute, elkarlanean. Antzezlanak emozioei buruz berba egit...

TXIRRINDULARITZA // Bihar, 16:00etatik aurrera, Atxukale Saria jokatuko dute junior mailako txirrindulariek, Mutrikuko Udalak eta Atxukale Txirrindu Taldeak antolatuta. Aurtengoa 35. lasterketa izango da. Lasterketak Mutrikun izango ditu hasiera eta h...

Andra Mari eta San Roke jaietarako kartel lehiaketa deitu du Gernika-Lumoko Udalak. Lanak aurkezteko azkenengo eguna ekainaren 23a izango daGernika-Lumoko Udalak jaietarako kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek parte har dezake, eta lanak aurkezteko azk...