Mutrikuko Triatloi Esprinterako boluntarioak behar dituzte
Mutrikuko Talaixa triatloi taldeak antolatuta zapatuan egingo den Triatloi Esprint probarako boluntarioak behar dituzte. Jakitera eman dutenez, elkarte bakoitzetik bi, hiru edo lau lagun lortzea espero dute. «Gehiago badira, hobeto».Proba zapatu arra...
Proba zapatu arratsaldean egingo da; 17:00etan emakumezkoen irteera eta 17:15ean gizonezkoena. Baina antolatzaileek azaldu dutenez, boluntarioek 15:00etarako Kantina aurreko zabalgunean egon beharko dute.
Talaixak egindako eskaerari erantzun eta boluntario bezala parte hartu nahi dutenek ondoko helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia zehaztuta: talaixatri@gmail.com.
Azaldu dutenez, datu pertsonalak asegurua egiteko behar dituzte.
Izena emateko azken eguna barikua dela iragarri dute, eta herritar guztiak animatu nahi izan dituzte: «Boluntario guztiak ongietorriak izango dira; eskuak zabalik hartuko ditugu».