
2018an baino parte hartzaile gutxiago izan zituen 2020ko Euskaraldiak.

Joan den urtean %82ko hazkundea izan zuen Bilbao Bizkaira iritsi ziren turisten kopuruak, 1.033.305eko kopurura ailegatuz. Bisitarien %63,1ek Urdaibai aukeratu zuten.

Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiribuetan eta udalerrietan, eguerdian. Bermeon eta Gernika-Lumon udaletxe aurreetan batu dira.

Beste urte batez, lasterketa HITZA taldearekin egiten dutenek kamiseta jasoko dute opari modura. Otsailaren 20a da izena emateko azken eguna. Animatu!

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du ontzat jo COVID ziurtagiria otsailaren 13ra arte indarrean egotea, ezta eremu gehiagotara zabaltzea ere. Jaurlaritzak ez du bat egin erabakiagaz, baina ez du helegiterik aurkeztuko.

Sektorean 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzen duen aurreakordioa sinatu dute LABek, CCOOk eta UGTk Bizkaiko kontserba eta arrain gazituen hitzarmen kolektiboan.

Uztailaren 2an katalanek eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar: "Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi- lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora". Gure Eskuko bozeramaileek esan dutenez, "herri gogoa berpiztu nahi dute, burujabetzarako prozesu bat abiatzeko".

Bermeon eta Gernikan irekiko ditu bulegoak otsailean, egoera ahulenean dauden etorkinei aholkularitza juridikoa emateko. Aholku Sarearen helburu nagusia da egoera ahulenean dauden etorkinei arreta ematea eta administrazio izapideak egiten laguntzea.

Neurrien luzapena jasotzen duen dekretua gaur arratsaldean [urtarrilak 28] argitaratuko dute, eta zapatutik [urtarrilak 29] aurrera egongo da indarrean. COVID pasaportearen erabilera ere otsailaren 13ra arte luzatzeko baimena eskatu diete epaileei. Azken horiek martitzenean [otsailak 1] aztertuko dute eskaera.

Otsailaren 13ra arte behintzat erabiltzen jarraitzeko aukera edukitzea eskatuko dute. Eremu gehiagotan eskatzea nahi dute: orain artekoetan ez ezik, turismorako ostatuetan, hoteletan eta joko aretoetan.

EH Bilduk, EAJk eta Podemosek bozkatu dute alde, eta PSEk eta PPk aurka. Legedia betetzeko eskatu diete espainiar estatuko agintariei. Elkarretaratzea egingo dute domekan, OndarroanIbon Iparragirre preso gaixo larri ondarrutarra aske uztea eta legea be...

Gaur egingo dute hezkidetza egitasmoaren aurkezpen ekitaldia, 18:00etan, Etxelila Emakumin Topalekuan.Ondarroako Udalak duela urte batzuk jarri zuen martxan hezkidetza egitasmoa, jendartearen eraldakuntzarako bitarteko bezala. «Pertsonen garapenerako ...

Azken urteetako joerari jarraituta, aurten ere gorantz egin du Markina-Xemeingo aterpetxean ostatu hartu duten Donejakue Bideko erromesen kopuruak. Aterpetxeaz arduratzen diren Bizkaiko Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak emandako d...

Urtero bezala, Santo Tomas azoka ospatuko da abenduaren 21ean, Lekeition. Udalak Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen laguntzagaz antolatzen duen ekimenak eskualdeko etxe-abereen erakusketa hartuko du aurten ere, bere baitan, ohiko azokagaz bater...

MUTRIKU // Debabarrena Turismoak irteera bat antolatu du Goienetxe baserriko gaztandegira, domekan, 11:00etan.Debabarreneko II. Gazta Astearen barruan antolatu dute irteera, eta bertara joan nahi dutenek Debemen bulegoan edo 943-74 40 67 telefonoan ema...

Bihar 16:00etatik aurrera jokatuko da XV. Mutrikuko Herri Krosa, Goiko Plazan hasita.Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira lehenengoak. Haientzat bi proba prestatu dituzte antolatzaileek: 600 metrokoa 3. eta 4. mailetako ikasleentzat, eta 1.200 metrok...

Berreskuratutako liburu eta disko azoka solidarioa jarriko du gaur Kaleko elkartasun eta kultura elkarteak. Taraskan egingo dute azoka, 09:30etik 13:30era.Ekimenagaz, baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonei lagundu nahi diete Kaleko elkartasun eta ku...

Kataluniaren etorkizuna erabakitzear, errepublikaren aldarria kalera ateratzea beharrezko iruditu zaie markina-xemeindarrei. Akanpada egingo dute ZelaianGaur hasi eta domekara bitartean, Euskal Herriko eta Kataluniako errepubliken aldeko akanpada eging...

Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta, arraun desafioa egongo da bihar, Lekeitioko uretan. Hiru traineru aterako dira uretara, 11:00etatik aurrera: Isuntzaren gizonezkoen arraunlari beteranoen trainerua, Isuntzaren aurtengo gizonezkoen taldea eta Lea-Art...

Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatuta, CERN, leiho bat unibertso ikusezinera hitzaldia egongo da Ondarroako Beikozinin, martitzenean, 18:30ean.Pedro Miguel Etxenike fisikaria izango da aurkezlea, eta hizlaria, berriz, Pilar Hernandez Gamazo fisikari...