
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Euskal Herriko historia 100 objektutan ekimenaren podcasta aurkeztu du. Objektuen bitartez, iraganaren pasarteak kontatzen dituen egitasmoa da, haurrei zuzendutakoa, eta komiki bat ere izango du lagun.

Antzinako Errigoitiko kultur-ohitura oparoa berreskuratzeko asmoz, adin guztietako jendearen gozamenerako ari dira kontzertu edo ekimenak antolatzen.

Azaroaren 25 [martitzena] eta 26an [eguaztena] egingo dute topaketa Durangon, eta parte hartu gura duten programatzaileek azaroaren 21era arte [barikua] dute izena emateko aukera.

Arimekin elkartzeko eguna izan zen atzokoa [urriak 31], eta ez ziren falta izan tradizioz betetako ekitaldiak, ez eta oihuak, garrasiak, eta barre algarak nagusitu ziren uneak ere.

Arimen Gaua ospatzeko ohitura gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta horren isla dira, esaterako, datozen egunetarako Busturialdean antolatuta dituzten hamaika ekintzak.

Urdaibaiko egungo errealitatea oinarri duen, baina hori 2036an kokatzen duen errelatoa idatzi du Txema Garcia Paredes kazetari eta idazleak: 'La maleta de Urdaibai'.

Udalerriari zerbitzu eraginkor, energetiko eta ekonomikoak emateko gestioen esparruan, hornikuntza-sareko hodietan uraren emaria kontrolatzeko sentsoreak instalatzeko lanak amaitu berri ditu Errigoitiko Udalak.

Aitor Bizkarra abadiñarra nagusitu da Zeanuriko Ibarreta frontoian lehiatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen itzuliko lehenengo saioan. Hurrengo finalaurrekoa domekan [azaroak 2] jokatuko dute, Abadiñon.

Errigoitiko gariaren eta garia beraren inguruko kultura balioan jartzea helburu duen Garile proiektua aurrera eroaten dabiltza Errigoitin. Gariaren laborantza tradizionala berreskuratu gura dute, ikuspegi agroekologiko, hezitzaile eta kultural batetik, "memoria kolektiboa, nekazaritzako biodibertsitatea eta komunitatearen, lurraldearen eta jasangarritasunaren arteko lotura sustatuz".

Gaurtik maskararen erabilera derrigorrezkoa da ospitale eta osasun etxe guztietan; zentro sanitario eta farmazietan, berriz, horren erabilera gomendatu dute.

Irunen hasi eta Baionaraino martxoaren 14tik 24ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Maite Arroitajauregi 'Musergo' arduratu da abestia zuzentzeaz, eta Amaia Badiolak egin du bideoa.

Agintariek "naturarekin erakutsitako mespretxu eta arduragabekeria" salatu dute.

Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko kideek herri kirol erakustaldian parte hartuko dute, 13:00etan hasita.

Gernika-Lumoko Mugimendu Feministak A30eko Herri Akordioko eskaerak herriaren beharretara egokituta aldarrikatu ditu. Lau eskakizun argi eta zehatz egin dituzte.

Eskualdeko turismo sektoreko hamabost enpresek Urdaibaiko 'Errelato Turistikoaren Ezarpen Tailerretan' parte hartu dute.

Lau t'erdiko txapelketan Aitor Etxebarria nabarniztarrak ez du lortu finalerdietan sartzea.

Itxas Aldeko, Alkartasunako, Irrintzi Alaiko, Urdaibaiko, Elai Alaiko, Artie Dantza Taldeko eta Baso-Txoritxuko dantzariak Muxikako frontoian elkartuko dira bihar arratsaldean [azaroak 4].

Azken aurreko kanporaketa, berriz, Igorreko Lasarte aretoan jokatu zuten domekan [urriak 29], eta Oihana Bartra gailendu zen. Igorreko saioan bigarrena izan zen Aissa Intxausti lekeitiarra, eta hirugarrena izan zen Asier Galarza muxikarra.