Errigoiti

60 urteko bidea omentzeko Kulturaren Jaialdia

60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia plazaratu dituzte, Landakon. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dute aurtengo ekitaldia. Azokak lelo bakarra edukiko du aurrerantzean: Kulturaren Jaialdia. Palestinako genozidioa «presente» egongo da aurten. Iratxe Reparazek sortu du azokaren 60. aldiaren iruditegia.

Bigarren Eskuko Azoka

Ekintza txikiek duten garrantzia azpimarratuko du Asteklimak

Banakako eta taldeko ekintzen bitartez trantsizio energetikoa eta klima aldaketa publiko guztietara hurbiltzeko tailerrak eta sentsibilizazio ekimenak egingo dituzte bihar (urriak 17) hasi eta urriaren 26 (domeka) bitartean, Busturialdeko hainbat herritan.

Gernika Palestina

"Palestina libre izateko eskubidea errespetatzen dela bermatu behar du munduak"

Genozidioa ez dela amaitu salatu dute ehunka herritarrek, Gernika Palestinak deitutako mobilizazioetan, eta Palestina babestu behar dela azpimarratu dute.

Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Euskal Herriko herri eta auzoetan mobilizazioak deitu ditu Mugimendu Feministak urriaren 10 [barikua] eta 11rako [zapatua]. Busturialdean, Bermeoko Mugimendu Feministak deitu du mobilizazioa barikurako [urriak 10]

Euskararen "etorkizunari norabide berria" emateko, milaka euskaltzale bilduko dira abenduaren 27an Bilbon

Euskararen "larrialdi linguistikoari" aurre egiteko eta "pizkundea" sustatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak ezinbestekotzat jo du" euskararen normalizazio eta biziberritzearen aldeko indar berri bat sortzea". Iragarri dutenez, kultur kutsukoa izango da Bilboko Bilbao Arenan egingo duten ekitaldia.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea Gernikako udaletxe aurrean

Global Sumud Flotillaren kontrako erasoa salatu dute

Global Sumud Flotillaren eta Gazarako Mugimendu Globalaren deiari erantzunez, Gernika-Lumo, Mundaka eta Bermeon elkarretaratzeak egin ditu Palestinarekin Elkartasun plataformak gaur [urriak 2], udaletxeen aurrean.

Israelen genozidioa salatzeko kalera atera dira ikasleak

Ikasle Abertzaleak deitutako ikasle grebagaz bat egin eta Global Sumud Flotillaren aurka egindako atzematea eta erasoak salatu dituzte ikasleek.

Mundakako portua

Kirol portuetako amarralekuen araudia berritzeko prozesu parte hartzailea abiatuko dute

Eusko Jaurlaritzak amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko kontzesioen araubidea arautzen duen agindua berrikusi eta eguneratu nahi du eta horretarako, interes taldeekin batuko dira. Bizkaiko erabiltzaileekin urriaren 11 eta 25ean egingo dituzte bilerak, Gernikako Elkartegian.

'Alerta Gorria' amaitutzat eman du Guggenheim Urdaibai Stopek

Nazioarteko erakundeak Guggenheim Urdaibai proiektuak biosfera erreserbarentzat suposatzen duen "mehatxu larriaz" ohartarazteko sortu zuten kanpaina Mediterranean Alliance for Wetlandsekin batera, eta lau hilabete beranduago, helburua "betetzat" jo dute. 

Bizkaiko bertsolari txapelketa Arrigorriago kanporaketa

Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa

Arrigorriagan jokatu den kanporaketan parte hartu du Iker Uriarte Urrutia bertsolari bermeotarrak.

Gababus zerbitzua egongo da Astelehentxutxun eta Urriko Azken Astelehenean

Gernika-Lumoko autobus geltokitik aterako dira autobusak, 02:00etan eta 05:00etan Astelehentxutxu egunean, eta 00:00etan eta 03:00etan Urriko Azken Astelehenean. Interesatuek barikura [urriak 20] arteko epea dute tiketak erosi ahal izateko.

Mario Zatika ispastertarra, Australian
EUSKALDUNAK AUSTRALIAN (VII)

Mario Zatika

Mario Zatika 1958an joan zen Ispasterretik Australiara, eta sei urte egin zituen bertan.

Euskal Australiar Elkartea

Gazte enpresak sortzeko eta sendotzeko diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago

Gaztedi Busturialdea proiektuak biltzen dituen herrietan erroldatutako gazteek enpresak sortzeko eta horiek sendotzeko  diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute. Eskaerak urriaren 18ra arte egin ahal izango dira.

Zaunka eta miauka
Begoña Enbeita Muxikako alkatea

Udalbiltzako lehendakariordea da Begoña Enbeita Muxikako alkatea

Udalbiltzaren ezohiko Kontseilu Nagusian Batzorde Eragile berria osatu dute. Jakinarazi dutenez, "gogoeta-fase batean" sartuko dira, aro berri bati ekiteko intentzioarekin.

Jasangarritasunaren aldeko pedalkadak Ekoetxea Urdaibai

280 txirrindulari, jasangarritasunaren alde

Bermeotik eta Gernika-Lumotik abiatuta, Busturiko Ekoetxea Urdaibai izan zuten helmuga.

Urdaibai

Urdaibaiko bisitarien kopuruak gora egin du udan

Bermeo, Gernika eta Mundakako turismo bulegoek 35.000 bisitari inguru izan dituzte, eta Gaztelugatxeko informazio guneak 20.197 bisita izan ditu.

BISITA GIDATUA
Gehiago