Kaltzada egoitzako langileek zuzendaritza taldearen azken erabakien ondorioz "bi lanpostu galduko" direla salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean [azaroak 16]. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, egoitzak bi lanpostuak amortizatuko ditu datorren urtean.

Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.

Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.


Legution (Araba) jokatuko dute Euskadiko Batel Txapelketa asteburuan. Bihar sailkapen jardunaldia 16:00etan hasiko da, eta etzi jokatuko dituzte finalak, 11:00etatik aurrera.Bertoko klubei dagokienez, Bermeoko ordezkariak, mutiletan haur, kadete, gazte...
