LAB Sindikatutik jakinarazi dutenez, zamatze makina batek kolpatu zuen langilea atzo [uztailak 23], Muxikako Ebaki enpresan. Enpresako batzordeak lanuzte eta mobilizazioak deituko ditu datozen orduetan. Muxikako Udalak hildakoaren senide, lankide eta lagunei elkartasuna adierazi, laneko segurtasunak "lehentasuna" izan behar duela azpimarratu du.
Santiago eguna musika, dantza eta herri bazkarietan elkartuta ospatzen ari dira Nabarnizko, Kortezubiko, Busturiko eta Morgako herritarrak. Azken hiru udalerrietan jaiak domera arte [uztailak 27] iraungo du.
EAEko udal legearen aurkako epaiak gaitzesteko agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza juridikoaren aurrean; Busturialdeko ordezkariak ere bertan izan dira.
San Inazio jaiak ospatuko dituzte datorren astean, Laidan eta Bedaronan. Foruarrek gaur [uztailak 25] ekingo diete festari, txikiteroen egunagaz.
2050erako hondartzaren bat zein beste desagertzea edo murriztea aurreikusten dela salatu du Greenpeacek, eta esan du "premiazkoa" dela arrisku horiei aurre egitea. Busturialdeko txokoak ere "arriskuan" daudela gaineratu dute.
Jai gosez jarraitzen dute eskualdeko herritarrek, eta Santiago eta Santa Ana jaien txanda izango da hurrengoa. Horregatik, Busturiko Axpe auzoa, Kortezubi, Morga eta Nabarnizko Lekerika auzoetan denetariko ekintzak izango dira bihar hasi eta domekara bitartean.
Entzute-prozesua hasi zutenetik jasotako erantzunetan oinarritutako patroi narratiboa zein lehenengo ondorioak jakinarazi dituzte gaur [uztailak 23] Agirre Lehendakariako ordezkariek, Gernikako Elkartegian. Txostena abendurako bukatuta izatea espero dutela aurreratu dute.
Busturiko Udalak herritarrei etxebizitzen inguruko arazoei aurre egiteko tresna berriak eskaintzeko helburuz, ordenantza bat sortzeko proposamen bat aurkeztu du Gobernu Batzordean.
Lointek Gernika Bizkaiak Pas Giannina talde greziarraren kontra jokatuko du, partidu bitara, Eurocup Women txapelketara sailkatzeko aurretiazko kanporaketa. Irailaren 18an Grezian jokatuko dute joaneko partidua, eta 25ean, ostera, itzulerako partidua, Malosten.
Abuztuaren 3an Sarek eta Etxeratek antolatzen duten “Behin betiko txanpa etxera” hondartzetako mobilizazioa egingo dute; 11 hondartzatan egingo da aldarria, tartean Busturialdean.
Abuzturaren 5era [astelehena] arte jasoko dituzte alkateagaz batera udaletxeko balkoian egotea nahi duten Bermeoko talde, elkarte edo pertsonen proposamenak.
Herrian erroldatutakoei "izapidea errazteko" asmoz, Polizia Nazionalak irailaren 3 eta 17an bulego mugikorra jarriko du Gernika-Lumon. Hitzorduak aurretik zehaztu beharko dira.
Domekan [uztailak 27] 09:00etatik 14:00etara egingo dute Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa. Bost sari banatuko dituzte aurten.
Busturiko Harri Berri Elkarteak Busturialdeko Harri Jasotze Txapelketa antolatu du estreinakoz. Zapatuan [uztailak 28] jarri dute hitzordua Axpen, Santiago eta Santa Ana jaien baitan.
Zapatuan [uztailak 26], Muruetako Ikurriña estropada KAE2 ligan estreinatuko da. 18:30ean hasita, parte hartzaileek erlojupeko saioa egin beharko dute. Parte hartzaileen artean egongo da Busturialdea Arraun Elkartea.
Maixi Santisteban eta Delia Elexgaray busturiarrek 100 urte bete dituzte, eta Busturiko Udalak omenalditxoa egin die.
Euskorpus proiektu estrategikoaren barruan, Euskorpora elkarteari bost milioi euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu du gaur [uztailak 22] Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, "euskarazko industria teknologikoa sustatzeko".
XVIII. Kortezubiko Mendi Martxak ia 400 lagun erakarri ditu. Ibilbide laburrak jaso du interesik handiena aurtengoan.
31 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat agintaritza judizialaren eskudunaren esku geratu dira, Ertzaintzak haien etxean poltsatxoetan banatutako "100 bat gramo kokaina eta haxix kopuru txiki bat" aurkitu ostean.