24. Korrika Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutrikun

24. Korrika martxoaren 26an 01:10ean helduko da Busturialdera, Eatik eta egun berean 06:02an irtengo da, Bermeotik. Atal honetan aurkituko duzu aurtengo Korrikaren inguruko informazio guztia: albisteak, mapa interaktiboa, agenda nahiz bestelako edukiak!

 

24. Korrika Eatik sartuko da Busturialdera

24Korrika

"Euskara eguneroko erabaki bat da, egunero hartzen dugun hautua, egunero aktibatzen dugun konpromisoa"

Gazteak lehenengo lerrora ekarri nahi izan ditu 24. Korrikak, eta Euskal Herriko zazpi gaztek elkarrekin idatzi dute ekitaldetik mendebaldera Euskal Herria zeharkatu duen lekukoaren barruko maitasun eskutitzaren mezua.

Kilometro, metro eta zentimetro oro, ama hizkuntzarena

Ez da berehalakoan ahaztuko Busturialdeak 24. Korrikari emandako babes kolosala. Bedaronatik San Pelaiora, herritarrek 'Euskara Direla' frogatu dute, eta beraien eskualdea euskararen arnasgune dela. 02:20ak aldera sartu da euskararen aldeko karabana erraldoia Busturialdera, eta 06:30ean agurtu dute herritarrek; 149 lekuko eroate egon dira aurtengoan.

Pauso txikiz, kate handia osatzen

24. Korrika Busturialdera ailegatu orduko, motorrak berotu dituzte ikasleek Korrika Txikietan. Arrakastatsuak izan dira beste behin, eta kateari eusteko aldarrikapena zabaldu dute.

Erredakzioa
24.Korrika

Korrika hasi orduko azken beroketa orduak

24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Bedaronak hartuko du Korrika lehenik; Busturialdea zeharkatu ondoren, Bermeotik agurtuko dute herritarrek.

24.Korrika

Eman ditu lehen pausoak 24. Korrikak

Gaur hasi da euskararen aldeko lasterketa Atharratzen, eta Bilbon amaitu bitartean –hilaren 29an–, 'Euskara gara' lelopean, askotariko eragileak elkartuko ditu Korrikak. Lehenengo kilometroa Euskal Irratietako ordezkariek eroan dute. Martxoaren 26 goizaldean eskuz esku ibiliko da lekukoa Busturialdean.

Inoizko parte hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak

Euskararen aldeko ekimena Busturialdeko hainbat herritatik igaroko da martxoaren 26an. 01:20 aldera ailegatuko da Eara, eta 03:07an sartuko da lekukoa Gernika-Lumon; Bermeora, berriz, 04:57an ailegatuko da, handik ateratzeko.

Erramun Martikorena, Ane Elordi, Pello Reparaz eta Maixux Zugarramurdi 24. Korrikaren 'Xiberutikan Mendebaldera' kantuaren aurkezpenean.

24. Korrikak badauka kantua: 'Xiberutikan Mendebaldera'

Atharratzen hasi eta Bilboraino martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Pello Reparaz arduratu da musika eta letrak egiteaz, baita bideokliparen zuzendaritza ere, eta ondoan izan ditu Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdi.

24. Korrikaren deiadarra adituz: Atharratzetik Bilbora

'Euskara gara' leloa izango du ardatz 24. Korrikak, Euskal Herriko kale eta etxeak euskararen arnasagaz betetzeko. AEK-k Errigora egitasmoa omenduko du oraingoan, txikitasunaren garrantzia erdigunean jarriz.

24. Korrika

"Pizkundearen Korrika izan da, Pizkunde berri baterako lehenengo txinparta"

24. Korrikak "babes zabala" eduki duela eta parte-hartzea "masiboa" izan dela azpimarratu dute gaur goizean AEKko kideek. 12. eguna izeneko ekimena iragarri dute.

24. Korrika
Baskaran gaztak
Bidane Baskaran - abeltzaina

"Korrika denontzat berezia da, eta Korrikaren abestiak ere bereziak dira"

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

Korrikaren hasiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Martxoaren 19an (eguena) Korrikaren hasiera ekitaldira, Atharratzera, joan gura dutenentzako autobusa antolatu du Busturialdeko AEK-k. Izena eman behar da, eta horretarako azken eguna da biharkoa (martxoak 16).

Motx pailazoa Bermeo

Korrika kulturalak hitzorduak zehaztu ditu

Bermeotarrek Motx pailazoaren ikuskizun berriaren estreinaldiagaz beteko dute Korrika kulturala; Gernika-Lumotarrek, berriz, Seber Altube Ikastolak eta Seberbaz euskara taldeak antolatutako Erein eta Erain ekimenagaz. Bietan egongo dira petoak salgai.

Korrika

Korrika Gazte Batzordeak sortzeko bilduko dira gazte euskaltzaleak, gaur

Korrika Gazte Batzordeak sortzeko bilduko dira bihar (otsailak 20 )Bermeon eta Gernika-Lumon; Bermeoko Kabidxen 19:30ean eta Gernikako Astran 18:30ean biltzeko deia egin dute.

21. Korrika

Busturialdeko udalerriak prestaketa lanetan murgilduta daude Korrikaren atarian

Martxoaren 19an hasiko da Korrika Atharratzen, eta 29an amaituko da Bilbon.

Gurasolagun antzerki tailerra

Jolasaren bidez Korrikaren balioak ezagutzeko familia tailerrak eskainiko ditu Berbalagunek

'Ziztu bizian, euskaraz! - Korrikaren erritmoan' tailerra antolatu du Berbalagunek: Bermeon urtarrilaren 29an [eguena] jarri dute hitzordua eta Busturian, urtarrilaren 30ean [barikua]. Izena eman beharko da.

Korrika
Gehiago

Data Herria Ekitaldia Ordua
Martxoak 6 Gernika-Lumo
Gazteok korrika agerraldia
17:30
Martxoak 6 Bermeo
Korrikako gazte batzordea
19:30
Martxoak 13 Gernika-Lumo
Erein eta erain euskarari: mahaingurua eta bakarrizketak
19:00
Martxoak 19 Gernika-Lumo
‘Itzaliko bagina’ bertso antzerkia
19:00
Martxoak 26 Ea
24. Korrika Busturialdera helduko da
19:00

24. Korrikako ibilbide ofiziala (Iturria: AEK)

Bizkaia