Zortzi saioko zikloa prestatu dute, eta bihar [uztailak 8] izango da lehenengoa: '80 Egunean' eskainiko dute 19:00etan, Astran.
Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Euskal Herrian Euskarazek aurkeztu dute eta helburu dute lurralde desberdinen arteko harremanak sustatzea.
Mutriku Masters Series lehen aldiz puntuagarria izango da Jai Alai Ligarentzako. Eneritz Lizardi mutrikuarra etxean itzuliko da kantxetara urte eta erdi belauneko bi ebakuntzagatik kanpoan egon eta gero
LABek deituta, BBK Klimak zerbitzua emateko aurten kontratatu duen Gaztetxo Eskolak subrogatu behar zituen "23 langile baino gehiago" kaleratu dituela salatu eta lanpostuetara bueltatzea eskatzeko mobilizazioekin jarraituko dute. Gaur [uztailak 8] Bilbon egingo dute elkarretaratzea.
Eusko Label Ligako lehenengo bi jardunaldietan nagusitu da 'San Nikolasa'. Bermeo-Urdaibai 21 segundo motelagoa izan da Bilboko erlojupekoan; Sestaoko uretan, berriz, bigarren posturako lehian aritu da Zierbenagaz.
Serrats Aldapa Xtremek kirola eta elkartasuna uztartu ditu hirugarren urtez. 293 txirrindularik parte hartu dute Serrats Aldapa Xtrem maratoian, eta 75 kilometroko lasterketan Julen Zubero gailendu da. Lasterketa laburrean, aldiz, bermeotar bat: Aitor Ispizua. Hala ere, lehiaketa saio magistralekin eta ginkana batekin osatu dute, "giro ederrean".
Foruko eta Gernika-Lumoko Agarre auzoko bizilagunek sankristobalak ospatuko dituzte asteburuan, eta ez dira paella zein sukalki txapelketak faltako.
Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup Women jokatuko du 2025/2026 denboraldian. Kluba "prest" dago erronkari aurre egiteko; zazpi urtez jarraian jokatu izan dute txapelketa, iaz kanpoan geratu arte.
Datorren zapatuan [uztailak 5] egingo dute Elantxobeko Mendi Martxaren XI. ekitaldia. 11 eta 22 kilometroko ibilbideak egingo dituzte.
Zapatuan [uztailak 5] lehiatuko dute mendi bizikleta lasterketaren hirugarren aldia, lehen edizioko ibilbidera itzulita. Matxitxako T.K.T.-k Urdaibike azoka antolatu du lehen aldiz bariku eta zapatuan, "eguneko esperientziaz gozatzeko" egitarauagaz.
Gaur [uztailak 8] Ateak Ireki 2025 programaren eskutik, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 50 gazte hartu ditu.
Busturiarrak EITBko 'El Conquistador del Caribe' programa irabazteagatik omenaldia jaso zuen barikuan [uztailak 4], kultur etxean.
Zapatuan [uztailak 12] egingo dute eta izena emateko azken eguna eguaztena [uztailak 9] da.
Hilaren 9, 16 eta 23an Uda Gaztea: Crossfit kids egitasmoaren irteerak egingo dituzte. Izen ematea Bermeoko GIZen bulegoetan egin behar da.
Irailaren 30a izango da Aisialdirako Begirale Ikastarorako izena emateko epemuga, tokiak lehenago bete ezean. Urriaren 11n hasiko dute prestakuntza, eta 2026ko maiatzaren 9an amaitu.
Norbanakoek uztailaren 14ra bitartean egin ditzakete eskaerak.
Uztailaren 3an hasi eta 24ean bukatuko da, beste behin, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak abiatutako Arbolapean kultur programa. Ziraun, Zuga, Sueder eta NAZ taldeen musikaz beteko da Seber Altube Auditorioa, eguenero.