Albisteak

Kultur etxeak irudi berria du

Gaur aurkeztu dute Gernika-Lumoko kultur etxearen irudi berria. Diseinu berriagaz, kultur etxearen lanari “balio erantsia” eman nahi diotela azaldu du Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak. “Era berean, gaur egungo logoa gaurkotzeko beh...

Gernika-Lumoko Hitza

Babespeko etxeak eraistea eskatzen duen sententziarik ez dagoela azaldu du Udalak

Bermeoko Udalak Beruala San Martinen egiten ari den Babes Ofizialeko etxebizitzen eraikin bateko azkeneko bi solairuak eraistea eskatzen duen sententziarik «ez dela existitzen» argi utzi gura izan du. Gainera, promozio horrek %100ean lege urbanistikoak betetzen dituztela jakinarazi dute. Horrela, joan den astean komunikabide batean ateratako informazio guztia gezurtuta gura izan dute.

Bermeoko Hitza

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Txo Hiesak biharko

 Hiesaren aurkako nazioarteko egunaren harira, Bermeoko Txo Hiesa elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Bihar izango dira ekitaldiok. Hona hemen egitaraua: Goizean zehar, informazio mahaiak, herriko kaleetan. 18:00etan, ‘Prese...

Bermeoko Hitza

Bilbao Hiria lehiaketa irabazi du The Riff Truckersek

XXII Bilbao Hiria Lehiaketa irabazi du The Riff Truckersek. Zapatuan eman zuten kontzertua, finalera heldu ziren Mobydick eta The Yellow Big Machine taldeekin batera. Pop-Rock sailean aritu ziren hirurak, eta talde gernikarrak lortu zuen saria. &#8220...

Gernika-Lumoko Hitza

Hamargarren urteurrena ospatuko du bihar Ereñon Gernika Off-Roadek

Gernika Off-Road elkarteak hamar urte daramatza motokrosaren munduan lan egiten. Urteurren borobil hori ospatu gura izan dute elkarteko kideek eta, hain zuzen, bihar jarri dute hitzordua, Ereñon, Arita Berri jatetxearen inguruetan. Motokrosa gustuko d...

Busturialdeko Hitza

Alberdiren epaia salatzeko elkarretaratzea egingo dute domekan

Espainiako Audientzia Nazionalak Jesus Mari Alrdiri Txirri ezarritako epaia kalean salatzeko deia egingo du Udalak. Hala, domeka honetan, 12:00etan, udaletxe aurrean egingo duten konzentrazioan parte hartzeko deia egingo die herritar guztiei. Alberdire...

Gernika-Lumoko Hitza

Domekan, Gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte Nabarnizen

Domekan, gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak lehiatuko dituzte sei probalarik Nabarnizen. Bertan, Busturaialdea zein Lea Artibaiko probalariak izango dira. Mikel Alzolak gernikarrak, txapelketa biak hamaikagarren aldiz irabazteko ahalegina egingo du.

Gautegiz Arteagako Hitza

Sabino Arana izango dute gogoan, zapatuan

Urtero egin ohi duten moduan, Sabino Arana Goiri izango dute gogoan haren heriotzaren urteurrenean. Hil zenaren 107 urte beteko dira, eta zapatuan Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) omenaldia egingo dio, Sukarrietan. Hurrengoa da aurreikusita dagoen egitar...

Busturiako Hitza

Sozioekonomia Udal planaren laugarren hitzaldia, astelehenean

Datorren astelehenean Busturiko Sozioekonomia Udal Plana osatzeko egiten ari diren  laugarren hitzaldi-eztabaida egingo dute. 19:30ean izango da Altamirako Kultura Etxean. Oraingoan, «gainbeheran dagoen baina aukera paregabeak» eskaintzen dituen nek...

Busturiako Hitza

Bizikletaz bizi jaialdia egingo du Madariaga Dorretxeak domekan

Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Bizikletaz Bizi festa antolatu du domekarako. Jaialdi horren helburu nagusia eguneroko bizitzan txirrinduaz bizitzeak dituen onurak adieraztea dela azaldu dute zentroko arduradunek. 10:00etan hasiko da jaialdia eta 14:00ak aldera arte luzatuko da. Goizean zehar, bi jarduera nagusi izango dira. Alde batetik, BTT martxa eta bestetik, bizirkuito familiarra. BTT martxa: 10:00etan emango diote hasiera Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturiko txirrindularien elkartearen eta Busturialdeko BTT zentroaren laguntzarekin antolatu duen martxari. Hamalau urtetik gora dituzten horiek parte hartu ahal izango dute. Guztira, 20 kilometroko ibilbidea izango da gutxi gorabehera bi ordutan egitekoa. Parte-hartzaileek derrigorrezkoa dute, gainera, kaskoa eroatea. Bost euro ordaindu beharko dira, eta zapatua dute izena emateko azken eguna, 94-687 04 02 telefonora deituta edo info@torremadariaga.org-era emaila bidaliz. Bizirkuito familiarra: Zirkuito hori etxeko txikienei begira antolatu dutela jakinarazi dute, eta parte hartzea doakoa da. Bizirkuito familiarra martxaren zailtasuna «minimoa» dela esan dute. Izan ere, Madariaga Dorretxearen inguruan dagoen zirkuito zirkularrean egingo dute ibilbidea. Aurretiaz izena-ematea derrigorrezkoa da proba horretan ere, nahiz eta doakoa izan. Doako bisitak Domekan Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bizikletaz hurbiltzen diren horiei guztiei Zentroa dohainik bisitatzeko sarrera bat emango dietela azaldu dute Dorretxeko arduradunek. Gainera, goizean zehar, bizikletentzako mekanika tailerra eta Euskadiko BTT [...]

Busturiako Hitza
Gehiago