Hamargarren urteurrena ospatuko du bihar Ereñon Gernika Off-Roadek
Gernika Off-Road elkarteak hamar urte daramatza motokrosaren munduan lan egiten. Urteurren borobil hori ospatu gura izan dute elkarteko kideek eta, hain zuzen, bihar jarri dute hitzordua, Ereñon, Arita Berri jatetxearen inguruetan. Motokrosa gustuko d...
Gernika Off-Road elkarteak hamar urte daramatza motokrosaren munduan lan egiten. Urteurren borobil hori ospatu gura izan dute elkarteko kideek eta, hain zuzen, bihar jarri dute hitzordua, Ereñon, Arita Berri jatetxearen inguruetan. Motokrosa gustuko dutenek aukera paregabea izango dute, beraz, biharkoan, izango da-eta kirol horretaz gozatzeko aukera.
Goizean goiz hasiko dira ospakizuneko ekitaldiak, 08:30ean jarri baitute hitzordua irteera egiteko. Maila guztietako lagunek parte har dezaketela esan dute, gainera. 09:00etan, bestalde, umeentzako kronoa izango da Ereñon.
Ordubetera antzinako motoen erakusketa ikusteko aukera egongo da, eta 12:30ean enduroko entrenamenduak egingo dituzte. Tartean, hala ere, hamaiketakorako aukera ere izango da. 14:00etan Xtreme entrenamendua izango da eta 15:30ean bazkaria. Bazkalostean ez da girorik faltako, bideoak, musika, jaia… izango baitira Ereñon. 21:30erako kaltzontzilo lasterketa dago aurreikusita.