Kultur etxeak irudi berria du
Gaur aurkeztu dute Gernika-Lumoko kultur etxearen irudi berria. Diseinu berriagaz, kultur etxearen lanari “balio erantsia” eman nahi diotela azaldu du Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak. “Era berean, gaur egungo logoa gaurkotzeko beh...
Gaur aurkeztu dute Gernika-Lumoko kultur etxearen irudi berria. Diseinu berriagaz, kultur etxearen lanari “balio erantsia” eman nahi diotela azaldu du Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak. “Era berean, gaur egungo logoa gaurkotzeko beharra ere ikusi dugu”.
Logoaren bi irudi prestatu ditu Dabid Zelaiazugadi diseinatzaitzeak, eta horiek erakusgai izan dira kultur etxean, bi astez. “Jendeak gustukoena aukeratu ahal izan du, eta hartu ditugun 102 botoetatik 72 izan ditu logo berriak”. Arkupeak irudikatzen ditu, “eta atea zabalik dagolearen sentsazioa ematen du. Hala nahi ditugulako, kultur etxeko ateak irekita nahi ditugu, dena hartzeko, sormenari ateak zabalik uzteko”.