Albisteak

Sustrai Kolina eta Unai Iturriaga Ajangizen izango dira barikuan

Eskualdeko bertso zaleek aukera paregabea izango dute barikuan. Izan ere,  bertso afaria izango da Ajangizen. Bertan Sustrai Kolina lapurtarra eta Unai Iturriaga durangarra izango dira bertsotan. Gantzabale auzo Elkarteak antolatuta, 21:00etan hasiko ...

Gernikaldeko Hitza

Gazte bat atxilotu dute, ustez hainbat lagun jotzeagatik

Hogei urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak zapatu goizaldean, ustez hainbat lagun kolpatzeagatik. Taberna batean hasi zen borroka, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, kalean topatu zituzten gizonezko bi, elkar jotzen. Horietako batek borra luzagar...

Gernika-Lumoko Hitza

Bihar gabon kantak abesten dituzten taldeak batuko dituzte Ean

Eako Udalak gabon kantak abesten dituzten Bizkaiko taldeen arteko topaketa antolatu du. Topaketaren helburua, Bizkaiko taldeen "esperientziak ezagutzea" eta herriko taldearen "esperientziak ezagutaraztea" dira. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gabon kanten herri "ohitura mantentzen duten" talde horien kontzertua izango da Santa Marai de Jesus Elizan bihar. Kontzertua, 19:30ean hasiko da.

Gautegiz Arteagako Hitza

Torturatu zuten bi polizia “zalantza barik” ezagutu zituen Oruek atzoko auzi saioan

Maite Orue torturatzeagatik Espainiako bost poliziaren aurkako epaiketa atzo amaitu zen. Oruek berak deklaratu zuen atzokoan, eta han zeuden bi polizia “zalantzarik barik” ezagutu zituen gernikarrak. Bi horiek bera atxilotu zutenean, legez kanpoko galdeketetan eta lekualdatzetan izan zirela esan zuen, eta kolpatu eta iraindu egin zutela. 2005.urtean inkomunikatuta izan zuten egunetan torturak pairatu eta salaketa jarri zuen Oruek. Madrilgo Auzitegi probintzialak bost polizia epaitu ditu salaketa horregatik, urriaren 28an hasi zen auzibidean. Lehenengo auzi saioan bost poliziek, Orueren psikologoak eta Madrilgo Auzitegiaren aginduz Maite aztertu zuten bi mediku forentseek deklaratu zuten. Azken horiek eta psikologoak egindako txostenek antzeko koadro medikua deskribatzen zuten, eta koadro horrek Oruek torturak pairatu izanagaz zerikusia izan zitekeela azaldu zuten. Atzoko saioan, baina, txosten horiek kontuan ez hartzeko eskatu zion defentsak epaimahaiari, eta bi mediku forentseak auzipetzeko eskatu zion tribunalari, “txostenean gezurrak idatzi dutelako, beraz, dokumentuak faltsutu dituztelako”, Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) abokatu Ane Ituñok azaldu bezala. Hala ere, bi mediku horiek auzitegiaren aginduz aztertu zuten Orue. “Auzitegiak erabaki beharko du defentsaren eskaera aintzat hartu edo ez. Ez dugu uste onartuko duenik, baina ezin jakin”. Epaiketa amaituta, sententziaren zain dira orain. Akusazioak bederatzina urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetutako bost polizietatik laurentzat: sei urteko kartzela zigorra [...]

Busturialdeko Hitza

Rene Cassin saria hartuko du barikuan Gernika Gogoratuzeko zuzendariak

Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen Rene Cassin saria hartuko du barikuan Gernika Gogoratuzeko zuzendari Maria Oiangurenek. Ibilbide pertsonalean zein  profesionalean giza eskubideen alde egiteko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren ...

Gernika-Lumoko Hitza

Astui, Mentxaka eta Argiarro: “Emakume saila beharrezkoa da”

Emakumeen aurka orain dela ia bi urte herrian izan ziren zenbait erasoren aurrean sortutako taldea da Sareginak Emakume Feministen Elkartea. Elkarteko kideak dira, besteak beste, Edurne Astui, Inma Mentxaka eta Agurtzane Argiarro. Sare moduan funtzionatzen dute, hala ere, eurekin harremanetan ipini gura izanez gero, Gizarte eta Kultura Etxera hurbildu eta eurengatik galdetu beharra baino ez dago. Zapatuan, Lameran izango dira jostailu ez sexisten inguruko informazioa eman asmoz. 12:00etatik 15:00etara izango dira eta umeentzako zein gurasoentzako azalpenak emango dituzte. Zelan batu zineten? Orain dela ia bi urte emakumeen aurkako zenbait eraso izan ziren Bermeon, eta inork ez zuen hori salatu. Talde batek kezka agertu genuen eta iazko martxoaren 8rako topaketak deitu genituen, Bermeoko I. topaketa feministak izan ziren. Gonbidapenen bidez zabaldu genuen deialdia eta 20 lagun inguru bildu ginen. Zeintzuk dira taldearen helburuak? Emakumearen inguruan emoten den edozer edo guri dagokigun gai guztiak lantzea, herri diagnostikoa egitea eta instituzio mailan eragitea. Zapatuan  jostailu ez sexisten txokoa ipiniko duzue Lameran. Bai, hala da. 12:00etan hasi eta 15:00ak bitartean Lameran izango gara. Umeentzako musika eta jolasak izango dira, alde batetik. Dinamika ez sexista dituzten jolasak izango dira. Bestetik, umeak jolasean dauden bitartean gurasoekin izango gara. Jostailu ez sexista gida horretaz baliatuta azalpenak emango [...]

Bermeoko Hitza

Biomasa zentrala Olabarrin eraikitzea “legez kanpokoa” dela salatu du PPk

Arturo Aldekoa PPko Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldunak, Errigoitiko Olabarri auzoan biomasa zentral bat eraikitzea “legez kanpokoa” dela salatu du. Jakinarazi duenez, “udalak eta Bioforest Bost enpresak sinatu duten akordioa herriko antolamendu urbanistikoaren aurkakoa da”. Horrela, Ingurumen Baimen Bateratua ez emateko eskatu dio PPko ahaldunak Eusko Jaurlaritzari. Udalak eta Bioforest Bost enpresak, iragan azaroaren 22an sinatu zuten akordioa. Bertan azaltzen denez, “enpresak dirua kantitate handi bat emango dio udalari”. Trukean, Udalak esfortsu handiagoa egingo du baimenak ematerako orduan. Aldekoaren ustez, “alkatea herriko etokizuna kateatzen ari da, arau subsidiarioek onartzen ez duten obra bat eginez”. PPko ahaldunak kritikatu duenez, Errigoitiko alkatearentzat “diru da garrantzitsuena”. “Nondik” datorren eta “zein helbururekin”  berdin diola salatu du Aldekoak. Gaineratu legez, “Alkateak, ingurumenaren eta herritarren gainetik dagoela uste du”. Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak be, Bioforest Bost enpresak eta Udalak sinatutako akordioak “zentzurik ez” duela uste du. Iragorrirentzat, akordioak biomasa zentrala Malluki industrigunean ez dela sartzen erakusten du. Plataformako kideak azaldu duenez, “hiri antolamendua enpresaren mesedetan aldatuko dute mugarik gabe, herritarrak albo batera utzita”. “Gune ilunak” Aldekoarentzat, gune ilunak “handiagoak” dira egunetik egunera. Aukeratutako tokia txarrena izateaz gain, udal araudiak biomasa zentrala eraikitzeko baimenik ez duela ematen argudiatzen du. PPko ahaldunak, alkatearen jarrera kritikatu du. [...]

Gernikaldeko Hitza

Bizkaiko Bertsolari Txapelketara joateko autobusa jarriko dute Muxikan

Muxikako Udalak autobusa jarriko du herritarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera joateko.Gaurtik aurrera, hilaren 15a arte izango dute izena emateko aukera muxikarrek. Izena emateko Kurtzero auzoko Zubieta-Errota eraikinera gerturatu beharko d...

Gernikaldeko Hitza

Nagusien zaintzari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte Morgan

Morgako Udalak Pertsona nagusien zaintzari buruzko hitzaldiak antolatu ditu. Helburuak, pertsona nagusiak hobeto zaintzen ikastea eta zainzaileek bere burua zaintzen ikastea dira.

Gernikaldeko Hitza
Gehiago