Gazte bat atxilotu dute, ustez hainbat lagun jotzeagatik
Hogei urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak zapatu goizaldean, ustez hainbat lagun kolpatzeagatik. Taberna batean hasi zen borroka, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, kalean topatu zituzten gizonezko bi, elkar jotzen. Horietako batek borra luzagar...
Hogei urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak zapatu goizaldean, ustez hainbat lagun kolpatzeagatik. Taberna batean hasi zen borroka, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, kalean topatu zituzten gizonezko bi, elkar jotzen. Horietako batek borra luzagarri bat zuen, eta harekin beste hainbat lagun ere kolpatu zituela dio Ertzaintzaren prentsa oharrak.
Gaztea atxilotuta eraman zuten poliziek.
Andrazko bat atzeman dute, lapurretak egitea leporatuta
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat baserritan ostutzea leporatuta, hirurogei urteko andrazko bat atxilotu zuen Ertzaintzak zapatuan, Gernika-Lumon. Prentsa oharrak dioenez, Gatikako, Amorotoko, Eibarre, Azpeitiako zein Murgiako baserrietan sartu da andrazkoa, lapurretak egitera. Murgian, gainera, edadeko bi andra kolpatu zituen, dirua eman nahi ez ziotelako.
Ertzaintza eraso eta lapurreta horien egilearen bila ibili izan da ordutik, eta zapatuan Gernika-Lumon atxilotu zuten andra jotzen du poliziak horien guztien egilea. Atzo eroan zuten epailearengana.