Bihar gabon kantak abesten dituzten taldeak batuko dituzte Ean
Eako Udalak gabon kantak abesten dituzten Bizkaiko taldeen arteko topaketa antolatu du. Topaketaren helburua, Bizkaiko taldeen "esperientziak ezagutzea" eta herriko taldearen "esperientziak ezagutaraztea" dira. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gabon kanten herri "ohitura mantentzen duten" talde horien kontzertua izango da Santa Marai de Jesus Elizan bihar. Kontzertua, 19:30ean hasiko da.
Eako Udalak gabon kantak abesten dituzten Bizkaiko taldeen arteko topaketa antolatu du. Topaketaren helburua, Bizkaiko taldeen “esperientziak ezagutzea” eta herriko taldearen “esperientziak ezagutaraztea” dira.
Eako Anbenduko neska-mutilak taldeaz gain, Gernika-Lumoko, Muxikako, Lekeitioko eta Iurretako taldeak izango dira topaketan. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gabon kanten herri “ohitura mantentzen duten” talde horien kontzertua izango da Santa Marai de Jesus Elizan bihar. Kontzertua, 19:30ean hasiko da.
Eako herritarrak, gabon kantak abesteko ohitura mantentzen duten bakarretakoak dira. Anbenduaren 15etik 23ra, herriko neska-mutilak Eako kaleak zeharkatzen dituzte gabon kantak abesten dituzten bitartean.