Albisteak

Bihar, sorterrian, agur esango dio David Secok ziklo-krosari

Hamazazpi urteko ibilbide oparoaren ostean, aurreikusita zuen bezala profesional modura agur esango dio ziklo-krosaren munduari David Seco txirrindulari busturiarrak. Bere sorterrian, Busturian, hainbeste garaipen ekarri dizkion kirolaren inguruko jai...

Busturiako Hitza

Allende Salazar ikastetxean dago gaur egun Bizkaiko konpostagailurik handiena

Bizkaiko konpostagailurik handiena du egun Allende Salazar ikastetxeak, eta horren barri eman dute gaur eguerdian. Jantokian bazkaltzen duten umeek sortzen duten materia organikoa prozesatzeko gai da makina hori, 39.000 litro urtean. Hala, 9.285 litro konpost sortuko ditzake, eta  CO2 isuria 20.428 kilogramotan murriztuko litzateke. Hilabete eta erdi daramatza makinak martxan, eta ikasleak dagoeneko kontzientzia hartuta daudela azaldu du ikastetxe horretan Agenda 21 garatzearen arduraduna den Goizalde Berasaluzek. Birziklatzearen garrantziaz jabetzeko balio baitu ikastetxean konposta egiteak. Ingurumen zinegotzi Aloña Arronategik be birziklapena eta heziketa izan ditu hizpide: «Proiektu hau oso garrantzitsua da, balio pedagogikoa izateaz gain, etorkizunerako bidea be badelako. Gu geu arduratzen garelako guk geuk sortzen ditugun hondakinekin». «Zaborrik ez» Hala, ikastetxeetan zotzen den zabor organiko guztia birziklatuko dute. «Zaborrik ez sortzea lortuko dugu horrela», eta hori ingurumenarentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du konpost teknikari Kepa Urionabarrenetxeak. Ikastetxeetan dauden konpostagailu ezberdinen azalpena be eman zuen teknikariak, eta denen esfortzua eskertu: «Makinaren ezaugarriak kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak bere erritmora sortuko du konposta. Halanda be, zeregin horretan aurrera egitea da garrantzitsuena». Sortzen den materia barriari erabilera ematea da orain Udalaren kezka. «Ikastetxeekin adostu beharko dugu sortzen duten konposta hori nora bideratu, eskualdeko lorategiekin akordioak egin ditzakegu, esate baterako. Aukerak aztertu beharko ditugu. [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Umeen liburutegia Pesealekura eroateko proposamena aztertzen jarraituko dute

Udalbatzak ez du bozkatu ume eta gazteen udal liburutegia Pasealekura eroateko proposamena. Bide horretan pausoak emateko eginbeharrak proposatu zituzten atzoko osoko bilkuran, Kultura zinegotzi Ekain Ormaetxeak azaldutako mozioan, baina zenbait zalantza argitu arte gaia “mahai gainean” uzteko eskatu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak. Besteak beste, Txiki Parkean Udalak egindako inbertsioa amortizatu den, zaharren egoitzak emandako metro koadroekin zer gertatuko den eta eraikina segurua den jakin gura du EAJk. Liburutegi berriaren poposamenaren alde agertu ziren Ezker Abertzalea udal taldea eta Aralar zalantzak argitzearekiko adostasuna erakutsi zuten, baina bitartean Txiki Parkeari kontratua ez luzatzea eskatu zuen Oramaetxeak; bestela prozesua oraindik gehiago atzeratuko litzatekeelako. Liburutegia Pasealekura eroateko xedea 2007. urtean agertu zuen Udalak, eta lau urtez luzatu da dagoeneko. Liburutegia Astrako lurretan Eusko Alkartasuna, bere aldetik, liburutegi berria Astrako lurretan kokatzea egoki litzatekeela azaldu zuen. Begoña Landa alkateordeak esan zuenez, “Astraren proiektua be egiteko dago, eta bertan sormen lantegia eraikiko da”. Beraz, udal liburutegia bertan eraiki daitekeen aztertzearen alde agertu zen alderdi hori. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari lagapena egina dio Udalak, Pasealekuko eskolak erabiltzeko, eta gaur egun Berritzegunea dago bertan. Liburutegia eskoletara eroanez gero, Berritzeguneari beste kokaleku bat eskaini beharko litzaiokeela azaldu zuten EAJk eta EAk,  baina erabiltzeko moduko eraikin publikorik ez dagoela. Ekain [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du Sareginek elkarteak

Sareginek Bermeoko emakume feministen elkarteak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du datorren zapaturako. Zortzi orduko ikastaroa izango da, hain zuzen, elkarteak antolatu duena. Goizez, 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dute. Arratsaldean...

Bermeoko Hitza

Udalak hiri-antolamendurako plan nagusia aurkeztuko du eguenan

Udalak Mundakako herria datozen hamar urteetan definituko duen hiri-antolamendurako plan nagusiaren aurrerapena aurkeztuko die herritarrei eguena arratsaldean. Izan be, helburua, herritarrek etorkizuneko Mundakaren antolamenduan parte hartzea baita. E...

Busturiako Hitza

Eskualderako zerbitzua eskainiko duen eguneko zentroa zabaldu barri dute

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak eskualderako zerbitzua eskainiko duen eguneko zentroa zabaldu barri du Bermeon. Gernika-Lumoko eguneko zentroak ateak itxi ondoren ireki dute Bermeokoa. Bermeoko eguneko zentroan mendekotasuna duten 25 pe...

Bermeoko Hitza

Allendekoek berretsi egin dute ingurumena zaintzeko konpromisoa

Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeak Eskola iraunkorraren saria jaso du. Hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten joan den barikuan, eskolan bertan. Ekitaldian, besteak beste, eskolako zuzendaria, ikasketa burua eta ikasleak eta gurasoen ordezkariak ...

Gernika-Lumoko Hitza

Bebe abeslaria izango da Antzokiko III. urteurreneko protagonista nagusia

Bermeoko Kafe Antzokiak hiru urte egiten ditu aurton, eta “modu berezian” ospatu gura dute III. urteurrena. Horretarako Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Antzokiak kontzertu bat antolatu dute apirilaren 16rako. Bebe abeslar...

Bermeoko Hitza

Santboiana hartuko du Bizkaia Gernikak domekan

U. E. Santboiana taldea izango du aurkari asteburuan Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Partida garrantzitsua da domekakoa, basurdeek jokoan baitute podium postuetan sartzeko aukera. Gaur gaurkoz 51 puntu dituzte Jorge Gimenez Txantxa-ren mutilek, eta hiru...

Gernika-Lumoko Hitza

Zaharren egoitza hobeto ezagutzeko gida atera dute

Ekin Geroari antolakuntza ekimenaren baitan, Bermeoko Sancti Spiritus Zaharren egoitzak «bezero barriei eta etorkizuneko ahalezko bezeroei begira» liburuxka bat argitaratu du, «egoitza hobeto ezagutu asmoz», azaldu du Miren Lur Uriondo Bermeoko alk...

Bermeoko Hitza
Gehiago