Bebe abeslaria izango da Antzokiko III. urteurreneko protagonista nagusia
Bermeoko Kafe Antzokiak hiru urte egiten ditu aurton, eta “modu berezian” ospatu gura dute III. urteurrena. Horretarako Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Antzokiak kontzertu bat antolatu dute apirilaren 16rako. Bebe abeslar...
Bermeoko Kafe Antzokiak hiru urte egiten ditu aurton, eta “modu berezian” ospatu gura dute III. urteurrena. Horretarako Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailak eta Antzokiak kontzertu bat antolatu dute apirilaren 16rako. Bebe abeslaria izango da agertoki gainean zuzenean jotzen ariko dena.
Sarrerak aurretiaz 20 eurotan izango dira salgai Bermeoko Kafe Antzokian eta Gizarte eta Kultura Etxean eta interneten www.kulturalive.com-en.