Albisteak

Idazkari judizialaren autoaren aurkako helegitea jarri du Berualak

Bermeoko Udalaren baitako Beruala elkartearen eta Ibarretas XXL promotore pribatuaren arteko desadostasunek aurrera darraite. Oraingoan, borroka judizial horren ondorioz zenbait lan geratu behar izan dituzte, joan den astean epaitegiak egoera ezberdina deskribatzen zuten autoak emon ondoren. Batetik, idazkari judizialak San Martin auzoko Babeseko Etxeetako lanak geratzea agindu zuen, hilaren 23ko autoan. Hain zuzen, eraikinaren beheko solairuko eta teilatuko lanak geratzea agintzen zuen autoak. Bestetik, ostera, epaitegi bereko epaileak beste bi auto idatzi zituen egun bi lehenago, idazkariarenak zioenari kontrajarriz. Izan be, epailearen autoaren arabera, ez dira auzi-jartzaile bezala onartu etxebizitza tasatuen erosleak, «auziaren emaitzan legezko interesak eta interes zuzenak izatea ez egiaztatzearren». Beste autoak, aldiz, Berualak orain arte aurrera eroandako jarduerak «egokiak» izan direla dio. Horregatik, auto horren arabera, Berualak ez lituzke isun hertsatzaileak ordaindu beharko eta errekurtso horren kostuak Ibarretas XXI elkarteak ordaindu beharko lituzke. Horren aurrean, «harrituta» agertu dira Berualakoak, idazkari judizialaren autoak epaileak agindutakoaren kontrakoa zioelako. Hori dela eta, Berualak azken auto horren aurkako helegitea aurkeztu du. Era berean, etxebizitzen erosleek be errekurtsoa jarriko dute. Gainontzeko lanak, aurrera Idazkariaren autoari jaramon eginez, teilatuko eta beheko solairuko lanak bertan behera laga ditu, momentuz, Berualak. Gainontzeko lanek, ostera, aurrera darraite, «inork ez baitu kontrakoa adierazi», Berualakoen esanetan. Babes Ofizialeko [...]

Bermeoko Hitza

Morgako Talleri txakolindegia abuztua baino lehenago amaitu gura dute

Morgako Ibarruri auzoan eraikitzen ari diren Talleri Txakolindegiaren eraikina abuztua baino lehenago amaitu gura dute. Kepa Olabarrieta Kooperatibako lehendakariak azaldu duenez halanda be, “ez dakigu noiz zabalduko dugun txakolindegi berria&#82...

Gernikaldeko Hitza

Udalak akordioa sinatu du Alkartasunagaz eta erraldoien konpartsagaz

Bermeoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du herriko erraldoien konpartsagaz eta Alkartasuna dantza taldeagaz. Hitzarmena sinatuta, dantza taldeak egun jakin batzuetan dantzan egin behar izango du herrian. Besteak beste, aratusteetan, Arrain Azokan,...

Bermeoko Hitza

Gizarteratze zerbitzura bideratuko du Udalak ‘Ortube’ itsasontzia

Ortube Udalaren itsasontziari gizarte erabilera emotekotan, Bermeoko Udalak eta sortu barri duten Ortube Barri elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Urdanetakoak Fundazioak eta Bermeoko Udalak osatzen dute Ortube Barri elkartea. Aipatu elkart...

Bermeoko Hitza

Mundakako Agenda 21aren baitako proiektuen %84 garatuta daudela esan du Udalak

Tokiko Agenda 21eko foroak orain arte egindako lanaren balorazio baikorra egin du. Hala emon du jakitera Mundakako Udalak, Agenda 21aren baitan aurreikusitako 49 proiektuen %84 beteta daudela zehaztuta. Datu horiek eskuetan, orain arteko beharrari segi...

Busturiako Hitza

TETRA zerbitzua erabili ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek

Eusko Jaurlaritzaren Barne sailak eta Gernika-Lumoko Udalak gaur sinatu duten akordioari esker, Ertzaintzaren TETRA kominikazio zerbitzua erabili ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek ere. Era berean, Trafiko Zuzendaritzaren datu basea be kontsultatu ahal izango dute Gernika-Lumoko udaltzainek. Hala, bi polizien arteko elkarlana eta koordinazioa hobetuz, herrian “segurtasuna hobetu” daitekeela azaldu du gaur Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Rodolfo Aresek. Aurrerantzean, beraz, Ertzaintzaren datu basea erabili ahal izango dute udaltzainek bai norbanakoak zein autoen matrikulak identifikatzeko. “Orain arte telefonoz egiten zituen Udaltzaingoak kontsulta horiek, eta orain ordenagailtik egin dezakete, datu basean zuzenean sartuz”. Horrek polizien lana “eraginkorragoa” egingo duela uste du sailburuak. Gernika, hiri “segurua” Dena den, Gernika-Lumo hiri “segurua” dela aipatu du Aresek gaurko prentsaurrekoan. “Gernika-Lumoko Udaltzaingoaren komisaldegiko datuak kontuan hartuz gero, delinkuentzia kasuak %12an gutxitu ziren 2010ean”. 2009an 821 kasu eman zirela aipatu du, eta iaz 700 izan zirela nabarmendu du. “Hutsegiteak albo batera utzi eta delituen kasuak hartuz gero be, datuek beheranzko joera dutela esan daiteke. Izan be, 2009an 426 kasu eman ziren bitartean 2010ean 326 izan ziren”. Herrian segurtasuna hobetzeko Gaur sinatu duten akordioak Udaltzaingoen buruaren eta komisaldegiko nagusiaren arteko harremana zuzenagoa izatea be badu helburu, Aresek berak aipatu duenez. Era berean, akordioak Udalaren eta polizien arteko harremana sendotzea [...]

Gernika-Lumoko Hitza

Deunoro Sarduiren Aurresku liburua aurkeztuko dute Muxikan

Muxikako Udalak Deunoro Sardui herriko idazlearen azken lana aurkeztuko du etzi. Aurresku liburuaren aurkezpena, Zubieta Errota eraikinean izango da eta 19:30ean hasiko da udaletik jakinarazi duten moduan. Ohar bidez azaldu dutenez, “1000 ale&#82...

Gernikaldeko Hitza
Gehiago