Bertonek elkartearen webgunea aurkeztu du
Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteko (Berton) kide diren dendek interneten lekua izango dute aurrerantzean. Izan be, elkarteak webgune barria aurkeztu du Dendarik Denda azokaren baitan; www.bermeon-berton.com. Hiru aukera eskaintzen ditu webguneak; Lehenengo talde batean dendaren informazio hutsa emoten dutenak daude. Bigarren batean webgune osatu bat eskaintzen dutenak daude baina online erosteko aukera emon barik. Hirugarrenean, barriz, online erosteko aukera emoten dutenak. 87 denda aurki daitezke www.bermeon-berton.com webgunean, baina horietako bik bakarrik eskaintzen dute online erosteko aukera; Gozo-Txo jantzidendak eta Itsasoari Begira opari dendak. Webgunearen sortzaileek talde horretara gero eta denda gehiago batzea espero dute. Dendarik Denda azoka “ondo” Asteburuan izan den Dendarik Denda azokaren baitan aurkeztu du webgunea Bertonek. Barikutik domekara bitartean 18 dendek beraien produktuak izan dituzte salgai Lamerak ipinitako karpa batean. Orokorrean «ondo» joan dela azaldu du Amaia Galvan Bertoneko teknikariak, «halanda be, aurton salmentak apur bat jaitsi dira». «Beste ikutu bat emonaz», lehenengo aldiz, aurton, Izarzuga harategiak parte hartu du azokan. Gaztaia, jamoia eta txakolina dastatzeko aukera eskainu du asteburu osoan. Galvanen esanetan, «barritasunak daudenean jendea gehiago hurbiltzen da».
Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteko (Berton) kide diren dendek interneten lekua izango dute aurrerantzean. Izan be, elkarteak webgune barria aurkeztu du Dendarik Denda azokaren baitan; www.bermeon-berton.com.
Hiru aukera eskaintzen ditu webguneak; Lehenengo talde batean dendaren informazio hutsa emoten dutenak daude. Bigarren batean webgune osatu bat eskaintzen dutenak daude baina online erosteko aukera emon barik. Hirugarrenean, barriz, online erosteko aukera emoten dutenak. 87 denda aurki daitezke www.bermeon-berton.com webgunean, baina horietako bik bakarrik eskaintzen dute online erosteko aukera; Gozo-Txo jantzidendak eta Itsasoari Begira opari dendak. Webgunearen sortzaileek talde horretara gero eta denda gehiago batzea espero dute.
Dendarik Denda azoka “ondo”
Asteburuan izan den Dendarik Denda azokaren baitan aurkeztu du webgunea Bertonek. Barikutik domekara bitartean 18 dendek beraien produktuak izan dituzte salgai Lamerak ipinitako karpa batean. Orokorrean «ondo» joan dela azaldu du Amaia Galvan Bertoneko teknikariak, «halanda be, aurton salmentak apur bat jaitsi dira».
«Beste ikutu bat emonaz», lehenengo aldiz, aurton, Izarzuga harategiak parte hartu du azokan. Gaztaia, jamoia eta txakolina dastatzeko aukera eskainu du asteburu osoan. Galvanen esanetan, «barritasunak daudenean jendea gehiago hurbiltzen da».