12.400 euro balioko dute hiri-altzarietan egindako kalteak
Herriko gune desberdinetako umeen jolasguneetan eta nagusienentzako ipinitako gimnasia jokoetan hainbat kalte izan dira aspaldian. Horiek konpontzeko 12.400 euro inguru gastatuko ditu Bermeoko Udalak. Udaleko arduradunek mota horretako portaera desegokiak «gogorki gaitzestu» gora izan dituzte «onartezinak» direlako. Azken gertakarien ondorioz egin behar izan dituzten erosketetan 8. 136,74 euro gastatu ditu Udalak umeen jolasguneetarako eta 3. 200 euro, barriz, nagusienentzako ipinitako gimnasia guneetan. Bermeoko Udaleko arduradunek prentsa ohar bitartez jakinarazi duten moduan, «horrelako kalteak egoten direnean tresna batzuk Udalak berak konpondu ahal ditu. Beste batzuetan, aldiz, barriak erosi behar izaten dira». Erosi behar izan dituzten tresnak laster ipiniko dituztela azaldu dute Bermeoko Udaletik. «Jolastokiak normaltasunera itzuliko badira be, bitarte horretan, erabiltzaile guztien kaltetan, hutsune hori jasan behar da», diote. Aurrerantzean umeentzako jolasguneetan eta gimnasia guneetan, gune horiek zaindu egin behar direla eta garbi mantentzeko ahalegina egin behar dela gogoraraziko dituzten txartelak ipiniko dituztela azaldu dute. Horrez gain, gertatutakoaren jarraipen zehatza be egingo dutela argitu dute.
Herriko gune desberdinetako umeen jolasguneetan eta nagusienentzako ipinitako gimnasia jokoetan hainbat kalte izan dira aspaldian. Horiek konpontzeko 12.400 euro inguru gastatuko ditu Bermeoko Udalak. Udaleko arduradunek mota horretako portaera desegokiak «gogorki gaitzestu» gora izan dituzte «onartezinak» direlako.
Azken gertakarien ondorioz egin behar izan dituzten erosketetan 8. 136,74 euro gastatu ditu Udalak umeen jolasguneetarako eta 3. 200 euro, barriz, nagusienentzako ipinitako gimnasia guneetan.
Bermeoko Udaleko arduradunek prentsa ohar bitartez jakinarazi duten moduan, «horrelako kalteak egoten direnean tresna batzuk Udalak berak konpondu ahal ditu. Beste batzuetan, aldiz, barriak erosi behar izaten dira».
Erosi behar izan dituzten tresnak laster ipiniko dituztela azaldu dute Bermeoko Udaletik. «Jolastokiak normaltasunera itzuliko badira be, bitarte horretan, erabiltzaile guztien kaltetan, hutsune hori jasan behar da», diote.
Aurrerantzean umeentzako jolasguneetan eta gimnasia guneetan, gune horiek zaindu egin behar direla eta garbi mantentzeko ahalegina egin behar dela gogoraraziko dituzten txartelak ipiniko dituztela azaldu dute. Horrez gain, gertatutakoaren jarraipen zehatza be egingo dutela argitu dute.