VRAC liderraren kontra galdu dute basurdeek
Gernika-Lumoko basurdeek ezin izan zuten VRAC liderra menperatu, iragan asteburuan. Hain zuzen, 46-29 galdu zuten, gaztelarren zelaian jokatutako partida. Bertokoak noraezean ibili ziren partidaren momentu gehienetan, baina gutxienez, erasoko bonus pu...
Gernika-Lumoko basurdeek ezin izan zuten VRAC liderra menperatu, iragan asteburuan. Hain zuzen, 46-29 galdu zuten, gaztelarren zelaian jokatutako partida. Bertokoak noraezean ibili ziren partidaren momentu gehienetan, baina gutxienez, erasoko bonus puntua lortu zuten lau entsegu egin ostean.
La Vila bostgarren sailkatuak irabazi ez zuenez, basurdeek laugarren postuan jarraitzen dute, 46 puntugaz. Katalandarrek, bestalde, 43 puntu dituzte. Liderraren kontra galdu ostean, bertokoak hirugarren postuan sailkatzeko aukera galdu dute matematikoki.