Kostaren eta Itsasoaren Espainiako Zuzendaritza Nagusiak 30 uteko kontzesioa onartu dio Murueta Ontziolari, baina legezkotasuna "egiaztatu barik" dituzten lur orubeak eta handitzeak "handik kanpo" utzi ditu. Ebazpenak itsas-lehorreko jabari publikoa berreskuratzeko prozedurak berriz aktibatzea eskatzen du, baina arriskuan jartzen du alboko lurretan palafitoa eraikitzeko proiektuaren bideragarritasuna.


Elkarlanarekin eskualdearen egoera ekonomikoari buelta eman gura diote

Nestor Basterretxea aretoan jarri du erakusketa. Domekara bitartean bisitatu ahalko da.

Mundu mailan bakearen sinbolo izatea aitortuko diote herriari

Arketa berriak jartzen dabiltza Lekeitioko Abaroa Etorbidean estolderia sistema hobetzeko, eta horretarako etorbideko bi guneetan lan egingo dute: lehena Abaroa etorbideak Zumatzeta kalearekin bat egiten duen tokitik Eskolapera arte, eta, ondoren, Esko...

Mutrikuko udal kultura kultura zerbitzuak Ines Bengoak zuzendutako helduentzako ipuin kontaketa tailerra eskainiko du apirilaren 29an.Bengoak bi orduko saioan (18:00etatik 20:00etara) ipuin kontatzaile izateko oinarrizko ezagutza guztia eskainiko die i...

Datorren astean deklaratu beharko dute Bilbon Ondarroako presoen senideek. Zitazioak eskuan eman dizkiete guardia zibilek. Hurrengo orduetan gehiago jaso daitezkeela uste duteAzken egunotan Guardia Zibila dozenaka euskal preso politikoren senideei deit...

Odola emoteko aukera izango dute herritarrek datorren astelehenean. Hain zuzen, Foru Plazan egongo da odola emoteko autobusa, 9:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00era.

Otsailaren erdialdetik aurrera Bermibusa arratsaldeetan be martxan izango dela jakinarazi du Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Goizeko zerbitzua bere horretan jarraitzeaz gain, arratsaldeetan 16:45eatik 20:15era ibiliko da. Gainera, geraleku bat gehiago izango du arratsaldez, Hizkuntza Eskolara arte iritsiko baita.


Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu dute eguenean Ertzaintzak identifikatu zituen pikete informatiboek, eta hiruna delitu inputatu dizkiete. Hain zuzen, ebasketa delitua, kalte materialak eragitea eta langileen eskubideen aurkako delitua leporatz...

Alakranako arrantzaleei deklarazioa hartuko die epaileak, gaur hasi eta datozen egunetan. Ekainaren 6an hasiko da epaiketa, baina arrantzaleei deklarazioa lehenago hartzea erabaki du Audientzia Nazionalak. Izan be, epaiketa hasten den data horietan kanpainan izango dira arrantzaleak. Gaizka Iturbe bermeotarra izan da lehena epailearen aurretik pasatzen. Gaur bertan eman du deklarazioa. Negar artean kontatu du Audientzia Nazionalean bahiketaren 47 egunetan bizitakoa. Zenbait momentutan beraien bizitzak arriskuan ikusi zituela azaldu dio epaileari. Lehenengo aldia, Canarias fragatak bi akusatuak atzeman zituenean izan zela gogorarazi du. “Urduri zegoen batek arma kargatu zuen eta ez gintuen hil beste batek eskua ipini zuelako”, adierazi du Iturbek. “Heriotza aurretik pasatzen ikusi nuen lehenengo aldia izan zen”, gaineratuz. Bigarren momentu bat ere izan du gogoan. Bahitzaileek hiruko taldeetan banatu zituzten unekoa, hain zuzen. “Espainiako Gobernuak beraien eskakizunei kasurik egin ezean, akusatuen familien esku geratuko ginela esaten ziguten”. Orduan, “bazuka bat eta granada-jaurtigailu bat eskuetan zuen gizon batek arma kargatu eta gure buruen gainetik egin zuen tiro. Amaitu zuenean bardina egin zuen metrailadore batekin”. Otsailaren 3an eta 4an, berriz, atunontziko patroi Ricardo Bachek eta Iker Galbarriatu kapitainak deklaratuko dute. Otsailaren 4an eta 5ean gainontzeko sei arrantzaleek joan beharko dute Audientzia Nazionalera. Bederatzi arrantzaleri hartuko die deklarazioa epaileak. Ekainaren 6a [...]

Grebaren informazio-pikete lanetan zebiltzan hogei pagina identifikatu eta atxiki ditu Ertzaintzak, Juan Calzada kalean. Banan-banan deitu, furgoneta barrura sartu eta astelehenean epaitegira joateko zitazioa ari da ematen polizia bakoitzari. Piketee...

Jaurlaritza, Finsa-Inama enpresako arduradunak eta beharginen enpresa komiteko kideak astelehenean batuko dira Inama auziari irtenbide bat emateko asmoagaz. Komunikabide batek zabaldu duenez, Jaurlaritzaren Ingurumen eta Industria sailek “enpresa...

Bake Bidean, aterabide demokratikoen akordioa, edo Gernikako Akordioa Bermeon gizarteratu asmoz, barikuan, 19:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian ekitaldi bat antolatu dute. Bertan, herriko hainbat taldek euspena emango diote akordioari. Eusko Alkartasuna...

Bermeoko VII. Herri Lasterketa antolatu du datorren domekarako Udalaren Kirol Patronatuak, Taraska Atletismo Taldearekin batera. Zazpigarren urtez egingo dute, beraz, lasterketa hori herriko kaleetan zehar.